Gartxot galizieraz

Galiziara iritsi da Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordiren Gartxot , konkista aitzineko konkista animazioko filma. Komiki famatuan oinarritutako filma euskaraz eskaintzen ari dira, Somuga ekoizpen etxeak egindako galizierazko azpidatziekin. Santiagon aurkeztu zuten pelikula atzo, Urmenetaren hitzaldi eta guzti.

Portal Galego Da Línguak  webgunean aurretik Asiskori egindako elkarrizketa ikus dezakezue.  

Prostituzio kontuak: Chester Brown-en “Paying for it” Lander Garroren ikuspegitik

“Euskal Herrian bere bizitza kontatzea ez dago oso ondo ikusia (…) idazleak ihes egiten dio bere pertsonajeari”, dio Landerrek. Gaur egun horren modan dagoen komiki autobiografikoetan, batez ere Ipar Ameriketatik datozen argitalpenetan,  ez da horrela izaten. Horietariko komikia da Lander Garrok Antxeta Irratirako aztertzen duena,  Chester Brown-en “Paying for it” izenpekoa eta bertan, autoreak, prostitutekin izandako esperientziak jorratzen ditu. Elkarrizketa entzuteko  klikatu hemen.

Chester Brown-en esperientzia autobiografikoak testu eta irudietan

Mafaldak 50 urte

 Badira 50 urte Joaquin Salvador Lavado Quino-k lehen aldiz Mafalda marraztu zuela. 1973an utzi zion artistak komikia egiteari, baina mundu zabaleko etxeetan Quinoren begirada kritikoaz gozatzen jarraitzen dute. Antton Olariaga, Patxi Huarte eta Dani Fano komikigileek Mafaldaren 50 urteko ibilbidearen ikuspegia eskaini diote BERRIAri