Mikel Orbegozo euskal preso intxaurrondotarraren “Preso nago” komikia argitaratu ostean, oraingoan Ateramiñe argitaletxea berriro agertzen zaigu komiki berri batekin. Oraingoan Borxa Urberuaga euskal presoa dator “Espetxetik at” izeneko 36 orrialdeko komikiarekin. Hementxe duzue irakurtzeko aukera PDF formatuan. Istorio laburrak, istorio zuzenak, kartzeletako kontuak. Azken finean komikia adierazpenerako zein borrokarako tresna, baina umorez eta freskotasunez aurkezturik.
Monthly Archives: uztaila 2012
Aiaraldetik dator notizia
Aiaraldean, hau da Amurrio, Artziniega, Arrankudiaga, Arespalditza, Laudio, Orozko, Okondo edo Urduña inguruetan Nerbio ibaiaz gain, Aiaraldea.com euskara hutsezko internetet ataria sortzen da. “Euskalduna, modernoa, formatu anizduna, ikus entzunezkoa, eguneratua, parte hartzailea, sare sozialekin integratua, hurbila, irabazi asmorik gabea eta denontzako irekia” den komunikabidea.
Aiaraldea.com-eko literatura atalean lan ezberdinen kritika on-onak aurkituko dituzue, hau da, lana irakurri eta ondorengo hausnarketaren emaitza bezala sortzen diren kritikak (tontakeria badirudi ere, beti ez da horrela izaten). Bai irakurtzeko zein audio formatuan entzuteko. Komikerin gure gaiarekin lotura duten lanak baino ez ditugu aipatuko. Hona hemen proposamen batzuk:
(Irudiaren edo tituluan gainean sakatu ezkero webarekin zuzeneko lotura):
EP-Komiki bat argitaratu dute
Aurreko batean Josevisky-ren (Joseba Larratxe) lan interesgarria aipatu genizuen Komikerin. Gaurkoan, lan haren jarraipenaren berri dakartzuegu. Hainbat musikari eta Josevisky-ren arteko lankidetzak binilozko EP-komiki bat ekarri digu argitara. Musika eta komikia ondo uztartuz edizio berezi baten itzura hartzen du KKLD izena daraman produktuak. Bonberenea Ekintzak diskoetxeak argitaratua.