Bordaxuri, bertsotatik bineterara Adur Larrearen eskutik

Euskaraz egiten den komikiaren aztarnen atzetik gabiltzanok badugu Bertsolari aldizkaria  irakurtzeko aitzaki on bat. Adur Larreak sinatutako lanetan, aldizkariaren azken aleek leku berezia gordetzen diote komikigintzari. Leku berezia eta aproposa, 6 orrialde koloretsuetan bertsolari ezberdinen biografiak irakurleari eskaintzen joateko. Aldizkariaren 80. zenbakian, adibidez,  “Bertsolaritzaren historia” irakur dezakegu azpititulu modura eta hori da Adurrek aldizkariz aldizkari jarraitzen duen ildoa. 81. zenbakian adibidez   Martin Larralde “Bordaxuri”ren bizitza tristean oinarritutako  lehenengo istorioa eskainiko digu, 83 zenbakiak berriz, bizitza negargarri horren bigarren parteari bide ematen dio. Horrela, hurrengo aleetan, kanta edo bertso zaharrak berpiztuz, beste horrenbeste istorioak ezagutuko ditugu. Lapurdiko basoetan ibili ziran bidelapurrena,  gerratik etxera buelta doazen soldadu batzuena… ahozko tradizioan gordetzen diran  pasadizu gehienak bezala, ikaragarriak.

“Ikaragarritasun” hori baina baliabide eta osagai interesgarria izan daiteke komiki baten narrazioa aurrera eroateko orduan. Eta Adurrek  ondo aprobetxatzen ditu Bordaxurik sufritu zituen bidebakokeriak  komiki interesgarri eta gomendagarri bat sortzeko.
Frantziako komikigintzan hainbat lanek darabilte kondenatu errugabearen gaia : Bertho-Boidinen “Cheri-Bibi”, Mandrafina-Saccomannoren “Cayenne”, Laurent Maffreren “L’homme qui s’evada” etab.
Adibide asko ditugu, eta ezta gai txarra gure Bordaxuriren bizitza nobela grafikoaren formatora eramateko, ez. Agian egunen batean…

Komikiaren laburrera alde batera utzita (hau da komikiaren ahulezi bakarra)  trebetasunez azaltzen du Adurrek istorioa, irudi biziarekin, eta oso adierazgarriak diran koloreak erabiliz (Kolorea narrazioaren oinarrizko zutabea dugu) . Igartzen da gainera marrazkigilea lanerako ondo dokumentatu dela. Hizkuntzaren aldetik zer esanik ez. Euskara standarretik kanpo komikiak irakurtzeko ohitura gutxi badugu ere, kontakizuna aberastu eta bere lekuan, bere garaian ere, kokatzeko ezin aproposagoa da.

Beraz gure aldetik besterik ez. Aurrerantzean Komikerin egile gazte honen jarraitzale zintzoak bihurtuko gara. Duda barik!

Advertisements

4 comments on “Bordaxuri, bertsotatik bineterara Adur Larrearen eskutik

  1. Pingback-a: “Bordaxuri” bertsolari aldizkarian

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s