Zakilixutek 35 urte

Egunotan horren ondo ezagutzen dugun pertsonaiak bere 35. urtemuga ospatzen du. Bai, Zakilixut, Egin egunkariko orrialdeetan  1977ko irailean jaio zenak, gaur 35 urte beranduago bere martxan darrai egunero egunero Berriako kontrazalean. Politika, zein eguneroko kontuak, sexua eta hitz joku zorrotzak konbinatuz joan da bere ibilbidea egiten. Urteen joanean bai fisikoki, bai izaeraz aldatuz joan zaigu. Okotza luzatu zitzaion, porroak alde batera utzi zituen eta zuribeltzetik koloreetara pasatu zen.

 

Beraz Komikeritik zure urtebetetzean… Zorionak Zakilixut!

 

 

 

Irkus M. Zeberio Argia aldizkarian

Argia aldizkariak, bere azken zenbakian Irkus M. Zeberio artista donostiarra elkarrizketatzen du luze eta sakon. Aurreko post batean azaldu genuenez Nobrow argitaletxe britaniarrak argitara eman zuen Jean-Baptiste Baigorri 1. Cramond Island izeneko lana, hau da, Jean Baptiste Baigorri poeta handiaren, askatasunaren aldeko borrokalari eta superheroiaren ibileren kontakizuna.

Hedoi Etxartek zuzentzen duen elkarrizketa osoa irakurtzeko klikatu hemen.


Irkus M. Zeberio Argia aldizkarian