Egunotan horren ondo ezagutzen dugun pertsonaiak bere 35. urtemuga ospatzen du. Bai, Zakilixut, Egin egunkariko orrialdeetan 1977ko irailean jaio zenak, gaur 35 urte beranduago bere martxan darrai egunero egunero Berriako kontrazalean. Politika, zein eguneroko kontuak, sexua eta hitz joku zorrotzak konbinatuz joan da bere ibilbidea egiten. Urteen joanean bai fisikoki, bai izaeraz aldatuz joan zaigu. Okotza luzatu zitzaion, porroak alde batera utzi zituen eta zuribeltzetik koloreetara pasatu zen.
Beraz Komikeritik zure urtebetetzean… Zorionak Zakilixut!