Urtetik urtera indartuz doan azoka: Getxoko Komiki Azoka

Azaroan 23tik 25era zabalik izango da Getxoko Komiki Azokaren XI. edizioa. Aurtengo programazioan erreparatuz puntako komikigileak ez direla faltatuko konturatu gara. Eddie Campbell eskoziarra, adibidez, bere azken lanaren gaztelerazko edizioa aurkeztera bertaratuko dena: ” Mi libro sobre el dinero: esa cosa maravillosa y horrible” Astiberri etxeak argitaratu berria. Bertatik pasatuko dira ere iazko eta aurtengo Espainiako Komikiaren Sari Nazionalaren irabazleak: Santiago Valenzuela donostiarra eta Alfonso Zapico. Maxek aurten ereegonaldia errepikatuko du eta Miguel Anxo Prado Norma etxeak argitaratu dion Ardalén lanarekin etorriko da.

Euskal Komigintzari dagokionez aipatzekoa da Luterl taldeak jasoko duen omenaldia. Luterl 1983an sortu zen, Ondarroan, “binetaren mundua jardueren bitartez hedatzeko”. Talde honen lana ez da txakurraren putza izan. Honela azaltzen du Ondarroako hitzak bere herrikideen ibilbidea: “Taldearen lehenengo ekitaldia komiki erakusketa bat izan zen, eta 1984an Globho fanzinaren lehen zenbakia kaleratu zuten. Ondarroako Komiki Jardunaldiak be antolatzen ditu taldeak: 15 alditan, erakusketak, hitzaldiak, aurkezpenak, kontzertuak eta proiekzioak egon dira. Jardunaldien 10. aldian, garaiko Euskal Herriko egile gehienak bildu ziren artista topaketan, «aurrekari bariko» ekimen batean.
Hurrengo argitalpenak kaleratu dituzte Luterlekoek: Globho fanzina (13 zenbaki), Globhito buletina (19 zenbaki), Globhorma aldizkari murala (20 zenbaki), Globoshonda sorta Ondarroako artisten bilduma (3 zenbaki), bai eta Roberto Garayren Kapitan Kaoporrex eta Josu Garalderen Itxasoko deabruak komikiak”.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s