“Canterburyko paperen misterioa” komikiaren egileek azalpen luzea eskaintzen dute Hamaika Telebistari. Rober Garai marrazkilaria, Edorta Jimenez gidoilaria eta Bitor Uriarte historialaria agertzen dira Hamaikako kamaren aurrean.

canterburykopaperen

Dakizuenez, abenduaren 3an aurkeztu zen Bermeon, bertako historiaren epe luze bat  jasotzen zuen liburua:  erromanizazio garaitik, Erdi Arorainoko tartea jasoz. “Ikusi genuen 1504 fetxa ona izan zitekeela amaitzeko, Bermeon sute handia egon zelako”, azaldu zuen Bitor Uriartek, elkarteko kide eta istorialariak.

Argitalpena beste birekin osatzeko asmoa dute ekimenaren sustatzaileek etorkizunean, Alterriko kontuak izeneko bilduman.

Advertisements

Salbuespeneko espetxe politika 59 komikitan ikusgai

Urtarrilaren 12ko manifestazioaren atarian, Herrira mugimenduak komiki erakusketa bat antolatu du 18 artistaren lanekin.

Urtarrilaren 12ko Herri Mobilizazio Orokorra arlo guztietatik datozen ekarpenekin janzten ari da. Oraingo honetan, 18 marrazkilarik beren lanak eman dituzte presoei eta espetxe politikari buruzko talde erakusketa batean ikusgai jartzeko.
Erakusketa Zabaldin jarriko da (Nabarreria 25, Iruñea), abenduaren 17tik 31 arte, 12.00etatik 14.00etara eta arratsaldeko 18:00etatik gaueko 21:30etara. Abenduaren 17an, astelehena, 19:30ean, aurkezpen ekitaldia eginen da, eta egileetako batzuk bertan izanen dira. Ondoren otamena eginen da.
Erakusketan, marrazkigile hauen lanak egonen dira: Abarrots, Adur Larrea, Alatz Lopez, Amaia Ballesteros, Asisko Urmeneta, Axpi, Dani Fano, Exprai, Iñaki Holgado, Jokin Larrea, Joseba Larratxe, Kako, Lope, Martintxo Altzueta, Mattin, Tasio, Zaldi Eroa eta Mikel Orbegozo; azken honek, jatorrizKomiki-erakusketa-kartela0 Donostiako Intxaurrondo auzokoa eta gaur egun espetxean dagoenak, “Preso nago” izeneko komikia argitaratu zuen 2010eko abenduan, Ataramiñeren eskutik; lan horren zenbait pasarte ere ikusgai egonen dira.

Erakusketa birtuala, irekia aportazioak jasotzeko:

Komikien erakusketa manifestazioaren webgunean sartuz ere bisitatu daiteke (www.urtarrilak12.com), abenduaren 18az geroztik. Herrira mugimenduak marrazkilari eta irudigile guztiak animatzen ditu erakusketa honetarako aportazioak egitera. Nahi izanez gero, beraz, webgunean ageri den helbidera bidali behar dira lanak, urtarrilaren 12a baino lehen.

Axpik irabazi du Galtzakomik saria

“‘Perfekzio’ Bila” izeneko komikiarekin Ainara Azpiazu “Axpik”, irabazi du  Galtzako­mik lehiaketaren V. edizioa.

Ibarrako Galtzaundi elkarteak urtero antolatzen duen saria da Galtzakomik eta aurton bere V. edizioa bete du. Abenduaren 14an jasoko du Axpik 600 euroko saria Ibarra­ko kultur etxean, 19:30etan. © Hernaniko Kronika.net

Orain arte, lehiakide gehienak Tolosa aldekoak izan dira, Galtzaundi elkartea hangoa baita, baina gero eta gehiago, Euskal Herri osotik parte hartzea gora dator.  Adibide modura, helduen sailean bizkaitar bat nagusitu zen iazkoan: Aitor Urkiola ondarrutarra.

Ainara Azpiazu (Hernani, 1980) ilustratzailea da lanbidez , komiki tirak eta hainbat liburu ilustratu ditu dagoeneko.