2012ko emaitza zuzentzen: 3 + 1

Aurreko post-arekin lotutako ohartxu bat heldu zaigu. 2012ko euskaraz argitaratu zen produkzioari badago gehitzeko titulu berri bat. Lege Gordailuaren data 2011koa izan arren “1212-1512-2012 Nafarroa. Abentura bat hiru garaitan” liburua 2012 urtean zabaltzeko pentsatua izan zen. Eta hala egin zuen Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak Nafarroako eskoletan.

© Mikel Santos "Belatz" eta Nafarroako Gobernua

Gidoia eta irudiak Mikel Santos “Belatz” ilustratzailearen eskutik joan dira, kolorearen ardura Ander Zaraterena izan den bitartean. 44 orrialdeko komiki honen atarian bigarren ohartxo bat ere agertzen da: gidoiaren berrikuspena Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak egin zuen.

Gure aldetik azpimarratu besterik ez dugu egingo Belatzek eta Anderrek burutu duten lan bikaina. Eta esandakoa egiaztatu nahi duenak komikia deskargatzea besterik ez dauka

2012ko produkzio urrian azken orduko sorpresa polit bat

2011. urteko komiki produkzioaren balantzea egiterakoan “loraldia” hitza erabili genuen iaz. Loraldia urte horretan zehar euskaraz (paperean eta liburu formatoan) guztira zortzi komiki argitaratu zirelako. 2012 urtean berriz lorak asko urritu direlakoan gaude, guztira, orain arte behintzat, pare bat baino ez ditugulako zenbatu. Bat,  Dani Fanok urrian argitaratu zuena, Anubis 3.0: arimaren pisatzea, eta bigarrena abenduan Bermeoko udalaren bultzadaz argitaratu zena : Canteburyko paperen misterioa” , hau, lankidetzan  Uriarte historialariak, Edorta Jimenez gidoigilea eta Robert Garai marrazkilariak burutu zutena. Eta gehiagorik ez (agian ahaztutako komikiren bat bidean laga badugu eman abisua eta pozik zuzenduko dugu akatsa).

Hala ere, gaur, Bilboko komiki denda bateko aurretik pasatzerakoan ezustekoa hartu dugu. Erakusleihoan zer eta  “lerro argiko” tradizio hoberenean argitaratutako album eder bat! Euskaraz argitaratzeko ausardia norena izan den jakinguraz komikia erosi dugu. Nor da argitaratzaile ausart hori? Ba Katalunitatik dator “Arima © NetCom2

© NetCom2lapurrak” tituludun liburuaren argitaratzailea, Bartzelonan baitauka NetCom2 etxeak bere egoitza. Pablo Herranzen esku doa gidoia eta Jose Luis Povorenak dira irudiak.  Ale honek  “Miquel Menaren abenturak” izeneko serie bati hasiera emango dio, aurreikusita baitago jarraipena “SOS Zeppelin” hurrengo liburuan. 1915 urtean kokatzen den istorioa geografikoki behintzat nahiko mugitua da, batetik bestera dabiltza Miquel Mena eta Salvador Losada, komiki honetako pertsonai nagusiak. Bartzelonatik Bilbora, Bilbotik Bruselara…

Euskal komiki agorraldi sasoi honetan benetan eskertzekoa da Kataluniatik egin diguten oparia. Eta eskertzeko modurik onena komikia erosi eta irakurtzea izan daiteke.

Iñaki G. Holgadok saria lortu du Aiacciuko BD azokan

Saria  besapean dela bueltatu da Iñaki G. Holgado irudigile errenteriarra  Aiacciuko BD (edo komiki) azokatik Euskal Herrira. “Decouverte” izeneko saria  jaso zuen abenduan Korsikako hiriburuan ospatu zen azokaren 10. edizioan. Guztira hamar sari ezberdin banatu ziran eta hauen artean Stephane Piatzsek-ek idatzi eta Holgadok ilustratutakoa dago : Retine. Lan honen lehenengo alea da Soleil argitaletxeak kaleratu zuena iaz Guerrille dans la ville baisse  Retine. 1. aleaazpitituluarekin. Bigarren partea otsailerako plazaratuko da.

Beraz komikeritik alde batetik Iñaki zoriondu eta bestetik bere ibilbidearen berri eskaintzen dugu egileen atalean.