Euskal komikigileak Frantziara begira

Aurreko post batean batzuk aipatu genituen Iñaki Holgado, Marko… beste batzuk gaur aipatuko ditugu. Nabaria da Euskal Herritik Frantziako merkatura begira hainbat euskal egile ditugula.
Jakina da zergatia. Mundu mailan dagoen merkaturik indartsuenetako bat dugu etxetik gertu-gertu.  Gilles Ratier txostenak adierazten duenez Frantzian iaz, edo hobe  eremu frankofonoan,bertan Belgika ere sartzen delako, 326 argitaletxe ezberdinek 5565 komiki argitaratu dituzte, berrinprimatzeak barne. Hauek alde batera utzita 4109 dira argitalpen berriak guztira. Konparaketa bat egitearren espainiar estatuan iaz 225 komiki inguru argitaratu ziran urte osoan, hau da, Frantziako merkatuak aste pare baten Espainiak urte osoan argitaratzen duena gainditzen du.
Komikerin aurreko post batean aztertu genuenez, 2012an euskaraz argitaratu diren komikiak dozena erdira ere ez dira heldu. Beraz, modu profesionalean komikigintzan jarraitu nahi duten euskal autore gehienek kanpoko merkatuetara jo behardute derrigorrez, begi-bistakoa da .
Frantzia aipatu dugu, baina ez da horrela izaten beti, bada Londres aldeko argitaletxeetara joan dena ere, horra hor  Irkus Zeberio donostiarraren adibidea edo badira Atlantikoaren bestaldera salto egin dutenak ere. Hor dugu Angel © XabiroiUnzueta ordiziarraren adibidea, Lur argitaletxetik Estatu Batuetako Marvel eta DCra zuzenean salto egin zuena. Gaur egun Frantziako merkatuan barrena dabil Koldo Azpitarte gidoigilearekin batera Glenat etxearentzat lanean. Xabiroi aldizkarian aitortu zutenez (komikiTAUN atalean)  ate joka datoz “Reliques lanaren bigarren atalarekin.
Bestalde, Julen Ribas arrasatearra dugu,

© Ankamaoso ezaguna euskal komikigintzan besteak beste, Unai BusturiarekinNumenak” edo Iban Zalduagaz “Azken Garaipena” lanak plazaratu dituelako. Gaur egun ordea, Ankama argitaletxe paristarrarentzat dabil lanean, Remington seriaren 9 eta 10. tituluak prestatzen: “Les nuits roublardes”.

Sedyas (Sergio Roman) kolorista bilbotarraren kasua ere antzekoa da. Dupuis, Dargaud 

© Sedyas eta Ankama bezalako argitaletxe handientzat lanean dabil aspaldi komikigintzaren “Olimpo Mendiko” autore ospetsuenekin batera. Euskaraz, Xabiroi aldizkarian  Pako Aristi idazlearen gidoi bat egokitu zuen: Amodiozko enkargu bat. Anekdota edo nonzebarrikeri bategaz, gura duzuen moduan, gure bloga adornatuko dugu ere (beti ez gara horren idorrak izango, kontxo! ).  Xabiroiko lagunek orrialde bat aldarazi ziotela  kontatzen du Sedyasek bere blogean, bertan agertzen ziran sexu irudiak irakurle gazteentzat gordinegiak ei zirelako. Hemen ondoan duzue “zentsuratutako” orrialdea.

Getxoko azken komiki azokan iragarri zuenez, Raquel Alzate barakaldoarrak, Dargauden, Erdi Aroan girotutako trilogia bat argitaratuko du. Momentuz ez dakigu gehiagorik. Beraz adi ibili beharko gara.
Amaitzeko Iñaket irudigile bilbotarrak, eta blog honekin  harreman zuzena daukan Mikel Begoñak, Cambourakis etxe paristarrarekin kaleratuko dute abuzturako euren bigarren lanaLe pic des corbeaux (Erroien mokoa), gaztelerazko edizioa Norma etxearen eskutik
ekainerako joango delarik.
Aipatu ez ditugun hainbat euskal egile seguruenik izango dira ere. Beste autore horiek ezagutuz gero, edo esandakoaren gainean zuzenketarik egin gura baduzu, bota eta artezean zuzenduko dugu, zuon ekarpenak Komikerin ongi etorri eta behar-beharrezkoak direlako.
 
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s