“Preso nago II” plazaratuko dute hil honetan

Kartzelaren erraiak ondo ezagutzen dituen Mikel Orbegozo komikigile donostiarrak hilabete honetan plazaratuko du bere bigarren komiki liburua.  “Preso nago”ren ondotik “Preso nago II” dator Ataramiñe argitaletxearen eskutik.

Mikel Orbegozo (Intxaurrondo, 1979) Badajozen dago preso. 2005. urtean © Ataramiñe / Mikel Orbegozoatxilotu zuten, eta Leonen egon da, iaz lekuz aldatu zuten arte. Agurtzane Altuna kazetariak Donostiako Hitza aldizkarian azaltzen duenez  “ironia eta umore puntu bat erabiltzen ditu normalean Mikel Orbegozok bere marrazkietan, baina begirada zorrotza du, eta preso egon arren, gertu gertutik jarraitzen ditu kalean puri purian dauden gaiak, eta halaxe ikus daiteke bere komikietan. Langabezia, ustelkeria, banketxeak, etxebizitza, hezkuntza lege berria… Asko dira jorratzen dituen gaiak.”

Erakusketa Donostiako  Rekalde tabernan

Liburuaz gain, Gallina Vasca eta Herria 2000 aldizkarietan ere argitaratzen ditu Mikelek bere lanak. Horietako batzuk Parte Zaharreko Rekalde tabernan daude orain ikusgai. Mikel Orbegozoren kuadrillakoek egin dioten keinu bat da, bere lana goraipatu, eta jendeak bere egoera ezagutzea nahi baitute. Denboralditxo batez egongo dira Mikel Orbegozoren berrogei bat komiki Rekalde tabernan erakusgai. Gainera, preso donostiarrak egindako marrazki batekin egindako txapak ere egongo dira salgai, eta Preso nago, komiki liburua ere bai, noski (iturria: Donostiako hitza).

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s