Komikizaleok domekan, Basaurin hitzordua

Krisi garaian bizi garenez ondo eskertuko dute tebeozaleek Basauri aldean, Pozokoetxe Kultur Etxearen inguruan, sortu duten ekimen berria. Bigarren eskuko eta okasiozko komikietarako Euskal Herrietan egiten den lehenengo azoka, oker ez bagaude.

Komiki azoka batzuk egonkortuz doaz urteko kultur egutegian,  Getxokoa edo Komikirun edo Iruñakoa adibidez. Basauritik datorren proposamena, berriz, formatoaren aldetik ezberdina da. basauriLiburu berrien salmentaren gainetik bigarren eskuko edo autoeditatuak izan diran komikiak bultzatuko dira, azken hauek, sarritan, komiki negoziotik eta distribuzio sareetatik at geratzen direnak.

Ziurtatu diran hamairu standekin hasiera bikaina izan dezake Basauri Komik Azokak, ia ganeko urteetarako ezinbestekoa bihurtzen zaigun aurtengo hitzordua.

28an zabalik:  11.30tik  -14.30ra eta 17.00tik – 20.00ra bitartean

Basauriko Arizko dorretxean.

Azokan, liburu aurkezpenak

Liburu salmentaz aparte Kultur ekitaldi batzuk ospatuko dira ere, besteak beste, Rober Garay, Álbër Palomera eta Sergio Sánchez Isasik “Tratado de

305778_462479707170545_1833585835_n (1)

 Tritones” liburua aurkeztuko dute goizeko 12etan Ariz dorretxean (gazteleraz).

Bestalde, Gorka Velasco egileak ,13:00etan, bere “Gaur egungo BeHIaK” liburua aurkeztuko digu.     Bigarren Hezkuntzako institutu bateko irakaslea da Gorka eta irudi eta esaldi laburren bitartez bere lanbidearen gaineko    hainbat burutapen eta  “aho biko” pentsamenduak lagatzen dizkigu.

Beraz komikizale kutunok badakizue, domeka honetan Basaurin daukazue hitzordua.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s