Ondarroako Luterl taldearen berripapera, Globhito, bere 22. zenbakia kaleratu berri du. Gogoratu dezagun, Globhito, Globho fanzinaren “seme bastardoa” zen, Ioniñaki Luterl taldeko kide beteranoaren iritziz. Helburua Ondarroako herrian sortzen ziran komikigintzaren inguruko dinamiken berri ematea. Komikia eman ta zabaldu!
Horrela makina bat urtez ibili da Luterl taldea, eta azken Globhitoa irakurriz aurrerantzean ere komiki harrobi zabala Ondarroan ez dela faltako suposatzen dugu. Kaiet Bengoetxeak zuzendutako komiki tailerretan berrehun ikasletik gora pasatu dira. 2001ean hasi zen Zaldupe eta institutuan, eta 2002an Zubi Zaharrean. Ordutik hona horretan darrai. Ondarroako gazteen artean, azaltzen du Kaietek, ez da komikizaletasunik falta “gaur Manga eramaten da asko. Gainera neskek Manga komikiak asko irakurtzen dituzte, eta bertako pertsonaien istorioak eta jarraitzen dituzte. Eta mutilek Manga ere, baina gero bakoitzek bere gustoko beste komikiak ere irakurtzen dituzte, batzuk Mortadelo edo beste batzuk igual… Gore… bakoitzak adar batetik jotzen du” .
Marraztuz, irakurriz, gozatuz, azken finean, Komiki Kultura bizi-bizirik dagoen artea da kostaldeko herri jator honetan.