Asterix eta euskaldunak

Urte beteko ibileran Komikerin ez badiogu Asterixi lekurik eskaini, gure artean salduena, eta duda barik, ospetsuena izan den komikiari, gurea da errua eta ez beste inorena. Oraingoan berriz, Salvat argitaletxeak 2011an hasi zuen  “Bilduma Handia”rekin jarraitzen duela jakin dugu, (aurten bi album argitaratu berri dituzte, “Buruzagien borroka” eta “Asterix Britanian”) eta aitzakirik ez dago.  Aurrera “gertatutakoaren” gure bertsioarekin:

Arrakastaren sekretua?

“K.a. 50. urtean gaude. Erromatarrek Galia osoa armaz hartuta daukate… Osoa? Ez!” 

Jakina. Munduan zehar izan duen hedapena eta arrakasta gure artera zabaldu izatearen arrazoi nagusia izan daiteke. Hala ere, esan behar da euskaldunok ez garela komiki kontsumitzaile sutsuak sekula izan. Horregatik lehenengoz Asterix seriaren bederatzi album argitaratu zirenean, 1976. urtean hasita, haren arrakasta kontuan hartzeko datua dugu. Album bakoitzeko 3000 aleko tirada guztiak agortu egin ziran. Anekdota bezala itzultzaile lanetan Gabriel Aresti bera hasi zela kontatzen digu Iñaki Beobidek, edizioaren bultzatzaile nagusiak, “…baina guk Jesus Mari Arrieta egokiago ikusi genuen horretarako. Hizkuntzaz ari naiz: Arestiren euskara Arestiren euskara zen, eta Jesus Mari ikastoletan sartuta zegoen jada, sistema ezagutzen zuen…” kontatzen du Beobidek Berria egunkariari eskainitako elkarrizketan. Edizio © Imanol Otegi / Argazki Presshonen ardura nagusia Iñaki Beobidek izan zuen arren, formalki  Mars-Ivars  zen argitaratzailea, beste euskal produktu batzuk merkaturatzeko zuen formula erabiliz. “Beharko!”,  kontatzen du Iñakik artikulu berean, “Txillardegiren matematika liburu bat baimenik gabe argitaratzeagatik milioi bat pezetako isuna jarri zidaten! Horregatik ibiltzen ginen beti tranpatan”.

Hitz bakarrean laburbilduz, arrakasta.  Bai komikia, bai serie horretako pertsonaiak arrakastatsuak ziren.

Iñaki Beobide
© Imanol Otegi / Argazki Press
Badok.info ataritik

Nork ez du inoiz bere herriko ihauterietan Obelixen zein Asterixen bat jendartean trabes ikusi? Herrikoitasun honen arrazoietariko bat seguraski,  erromatarren  garaiko  fikzioaren egin den berrirakurketa ere izan daitekeela sumatzen dugu. Goiko sarrerako esaldiarekin jarraituz “Galiar menderaezin batzuek burua makurtu gabe eusten diete oraindik ere indarrez sartu nahi dutenei”. Azalpenetan luzatu behar gara? Babaorum, Aquarium, Laudanum eta Petibonum erromatar legiona

kaskakartelaA4rioen  kanpamenduak zeintzuk ziren ez dago azaldu beharrik.  Goscinnyren asmoetatik urrun seguruenik, baina Euskal Herrian komikia berrinterpretatu egin zen, bapatean, Asterix eta Obelix borrokalari jatorrak hemengotar batzuen begietara askoz ere sinpatikoagoak bihurtu ziran.  Duda barik Tintin perfektua, Tintin adeitsua eta Tintin polizi-laguntzailea baino askoz ere popularragoa zen (ez guztientzat, noski). Asterixen irudia Kaskagorri Bilboko konpartseruen panelaren gorenera igo zen, eta bere bibotea Jon Idigorasen bibotea bihurtu nolabait.

Asterixen kolonialismoaren kontrako mezu garbia eta nabarmena da album askotan (“Buruzagien borroka” adibidez) eta honi gainera beste sentzibilitate  bat erantsi beharko genioke, sentzibilitate ekologikoa. Horretan ere, eroritako arbolen aurreko Idefixen negarrak, alde ederra daukate Hergék gizakiaren progresu teknologikoaren aurrean adierazten duen optimismoarekin. Eta burutasun honek hurrengo punturako bidea zabaltzen digu.

Euskarazko edizioak

Sentzibilitate ekologikoa aipatu dugunez, 1980 aldera edo, Euskadiko Batzorde Antinuklearrek  ez zuten zalantzarik izan “Asterix eta Zentral Nuklearra” liburua alemanieratik itzuli eta euskaraz argitaratzeko. Zegozkion baimenik gabe ateratako edizio “pirata” izan arren, jatorrizko edizioa bezain arrakastatsua bihurtu zen, justu-justu Lemoizeko zentral nuklearraren Asterix eta Zentral nuklearrakontrako borroka bor-borrean zegoen garaietan.

1976ko lehenengo edizioaren ondoren, euskarazko beste bertsio legalago batzuk 1989-1993ko tartean, izan ziran, Elkarren eskutik , guztira 29 titulu argitaratuz. Eta 1999 urtean,  Elkarlanean  izen berriarekin, argitaletxeak Uderzo bakarrean sinatzen zuen lanarekin,  amaitu zuen seriea:  Obelixen galera. Erremesa honen itzulpenaren arduradun nagusia Joxemari Azurmendi Otaegi izan zen.

Erreleboa 2010. hamarkada hasieran etorri zen Salvat-Bruño etxearen eskutik. Guztira, eta orain arte, zortzi ale argitaratu direlarik, bina urtero, Asterix Bilduma Handia izeneko seriean. Hauek dira:

1. Asterix galiarra 2010 urteanazalak

2. Urrezko igitaia 2010ean

3. Asterix eta godoak 2011an

4. Asterix gladiadorea 2011anburuzagien-borroka-bilduma-handia-7-9788421689783

5. Asterix Galiako itzulian 2012an

6- Asterix eta Kleopatra 2012an

7. Buruzagien borroka 2013an

8. Asterix Britainian 2013an

Usue Lasa Urkiri izan da lana euskaratu duena.

                                                                © Salvat eta Uderzo-Goscinny

Azken orduko oharrak: Asterixen edizio guztien panorama borobiltzeko Igor Leturiak egindako ekarpena aipatuko dugu. Salvat etxeak, 2000 urtetik aurrera, Uderzok bakarrean (zoritxarrez) sinatutako album batzuk euskaratu ziran: “Asterix eta Latraviata” “Asterixen urtebetetzea: urrezko liburua”, Uderzok bakarrean sinatutako lan guztien maila bera mantentzen duten albumak dira hauek, hau da, mailarik kaskarrena, Asterixen serieari bukaera tristea emateko egokiak.

Bestalde, bukatzeko (momentuz behintzat), bigarren oharra. Igorren artikuluari egindako komentarioetan, Egin egunkariak 1993 urtean berrargitaratutako Asterix bilduma aipatzen da. Azken batean gorago azaldu dugun “arrakastaren teoria”rekin ondo lotu daitekeen gertaera eta gure diskursoari sinesgarritasun puntu bat gehiago eman diezaiokena.

Arrain txikiak, arrain handiak, ozeanoak… eta komikiak

Aurelie Filipetti Frantziako Kultura Ministroak Amazon multinazionalaren kontra egindako adierazpenen arira, Berria egunkariak  artikulu interesgarri eta oparoa eskaintzen digu bere kultura atalean: Borroka liburuen ozeanoan. Filipettiren kritikaren arrazoi nagusia Amazonek Frantziako “liburuen prezio bakarraren legea” hautsi egiten duela da.amazon logo Mikel  Lizarralde eta Nora Arbelbidek sinatutako artikuluak liburu saltzaile independiete batzuen adierazpenak jasotzen ditu. Eta oro har guztien artean kezka nabaria den arren badira batzuk baikorragoak.  Fernando Tarancon komiki editore eta  banatzaileak adibidez  honela mintzatzen da: “Taranconek, aldiz, espezializazioaren abantailei eusten die umorez Amazonek, oraindik, Joker-en eragin handirik izan ez duela azaltzeko orduan: «Ia hogei urteko eskarmentua duen liburu denda espezializatua da Joker. Haiek baino gehiago dakigu komikiez, bezeroei arreta hobea eskaintzen diegu, eta, gainera, jatorragoak gara»” Eta gure ustez, espezializazio hori arrakastatsua izan da Jokerren kasuan, euskal komiki merkatuan erreferentzi  nagusia bihurtu baita.

Joker Denda

Jatorragoak bai, baina hala ere kezka hor darrai, eta Amazonen aurreko konpetentzia desorekatua dela azpimarratzen dute liburu saltzaile txikiek “Ez dauzkagu karta berberak. Guk zergak hemen ordaintzen ditugu, eta ez zehazki haiek egiten duten proportzio berean. Batetik, haien zergek ez dute gure gizartean eragiten, eta, bestetik, lan egiteko askoz tarte handiagoa dute” azaldu du Taranconek.

Beraz, ozeanoa ez dago bare.  Konpetentzia zehatz honen azpitik eta krisi orokorraren olatuen gainetik  euren kabuz igerian eutsi beharko dute oraindik arrain txikiek.

Bilboko Urkijo kaleko Joker denda
 © Joker