Ternuatik komiki berri bat

Joanes_Cover_1024x1024Baleen koipea egosteko labetik aterata bezala, bero-bero dago oraindik “Joanes or the Basque Whaler” komiki seriearen hirugarren atala, aurreko biak bezala ingelesez hau ere. Berarekin itxiko da New Yorken euskal gai bati buruz egin den aurreneko eleberri grafikoaren trilogia. Nevadako Unibertsitateak eta Center for basque studies-ek argitaratu duten hirugarren alea “Priest of Pirates”  du izenburua. Komikeriko orriotara dakargu, laster euskaraz argitaratuko duten zurrumurrua entzun baitugu. Izan ere, Guillermok bere gidoiak euskaraz idatzi eta ostera ingelesera itzultzen ditu.

Guillermo Zubiaga marrazkilari bizkaitarra da Joanes pertsonaiaren  sortzailea eta trebeki marraztutako orriotan barrena Ternuako XVI. mendeko bale arrantza© Guillermo Zubiaga mundura eramango du irakurlea. Bere ustez “AEBetan cowboy–ak dituzten bezala, Eskandinavian bikingoak eta Japonian samuraiak, guk balea arrantzaleak ditugu. Baliokideak dira nire ustez”.

Guillermo Zubiaga Barakaldon sortu baina Laukizen bizi izan zen 5 urtetik aurrera.  Arte Ederrak eta Artearen Historia ikasketak New Yorkeko  Syracuseko Unibertsitatean burutu zituelarik. Hiri horretan bizi da gaur, familiarekin eta bere lanbide nagusia Marvel etxearentzat egiten du. Hala ere, bere sustraiak ezin ahaztu, eta laster euskaraz gozatu ahal izango dugun itxura ederreko trilogia berri honekin izango dugu gure artean.

  

Advertisements

2 comments on “Ternuatik komiki berri bat

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s