Ttarttalo argitaletxeak “Saba et la plante magique” Yann Degruel egile frantziarraren komikia euskaratu eta argitaratu berri du. “Saba eta landare magikoa” “Kafearen deskubrimenduari buruzko kondaira eder batean oinarritutako komiki bikaina da” azaltzen du euskal argitaletxeak bere web-orrian. 32 orrialdeko komikia 3 eta 7 urteko umeei zuzenduta egon arren, artista onen lanez gozatzeko ez dago adin mugarik.