Udazken-negurako Habiak (II): Mikel Soto editorearen ikuspegia

Maite Gurrutxagaren “Habiak” lanaren argitalpenaren harira eta aurreko postarekin lotuta bigarren bat zabaltzen dugu. Ez ditugu  hemen berriro errepikatu  komiki horren inguruko laudorioak. Ez da beharrezkoa. Oraingoan ikuspegia aldatu eta Txalapartak 2013an argitaratu dituen komikien garrantzia euskal komikigintzaren produkzioan kokatu eta aztertu nahi dugu.  Horretarako Mikel Soto Txalapartako editorearekin harremanetan jarri gara.

2013a amaitzera eta aurtengo euskal komiki produkzioaren balantzea egin beharko dugu laster. Azken orduko zorioneko sorpresarik ez badago, kopurua aurten ere ez da dozena erditik gora ibiliko eta erraza izaten da holakoetan banan-banan titulu guztiak aipatzea (eta era berean honek bidea ematen du posta irakurtzen dutenen artean zuzenketak egiteko).
Ba hemen doa azaroaren 15erarte aurten euskaraz argitaratu diren tituluak:
Munduko bandarik txarrena / Jose Carlos Fernandes
Zebra efektua / gidoia, Harkaitz Cano ; irudiak, Iñaki G. Holgado
De rerum natura 5 : 2011-2013 / Zaldieroa
Preso nago 2 / Mikel Orbegozo
Habiak / Maite Gurrutxaga
Saba eta landare magikoa / Yann Dégruel
Katu hegoduna / Yurre Ugarte eta Joseba Larratxe, (formato digitalean).
Aurreko urteekin konparaketa eginez, momentuz  iaz baino bi komiki gehiagorekin amaitzera goaz urtea.
Baina bai kuantitatiboki eta bai kualitatiboki azpimarratzekoa da Txalapartak komiki esparruan egin duen ekarpena interesgarriagatik. Kuantitatiboki euskaraz komiki bi urte berean argitaratzeak gure komikigintza urriaren bapateko sendotze bat dakarrelako eta kualitatiboki, argitaratu diren liburuen ezaugarrien ikuspegitik. Komikiak argitaratzea ez da kontu merkea  eta are gehiago irakurle masa kritikorik ez dagoen tokietan. Ederto dago umeentzat 30 orrialde inguruko ipuinak argitaratzea, baina  kolorezko ehundaka orrialde dituen komiki bat argitaratzen duen editoreak badaki ur handitan sartzen dela . Baina hain zuzen ere halakoak dira euskarazko komikigintzak behar dituenak, ur handiko nabigatzaile porrokatuak.
Eta buelta gehiago barik, Txalaparta argitaletxeko editorea den Mikel Sotori  luzatu diogu galdera:
Komikiak argitaratzea garestia eta gurean horren merkatu eskaseko generoa izanik, zelan hartu du Txalapartak komikiak argitaratzeko erabakia? (Komikizaleok bihotzez eskertzen dugun erabakia izanik) 
Mikel Soto: Komikien esparrua euskal edizio munduan beti labainkor xamarra izan dela esango nuke.Hainbeste gauzekin bezala, 70.©  hamarkadaren amaieran eta 80.aren hasieran ahalegin politak  egin ziren… Gabriel Aresti bera ez zuen ba Asterix itzuli! Badakizu, garai haietan erabaki zen denetarik egon behar zela euskaraz: musika, teatroa, zinema, literatura, komikia… eta tamainako ahalegina egin zen. Baina, orduan soilik irakurle gisa disfrutatzen nituen arren, sentsazioa dut euskal kultura-industriaren harremana komikiekin beti nahiko defizitarioa izan dela. Desagertu zen Ipurbeltz, Habekomik… Eta berriak agertu diren arren (aupa Xabiroi!), horrelako proiektuek buru gainean Damoklesen ezpata izan dutelako sentsazioa izan dut nik. 

Hala ere, nire ustez garaiko intuizioa, nahia edo dena delakoa zuzena zen. Euskal literaturaren edo kulturaren homologazioaren bila abiatzeak ekarriIMG_20131115_095257 zituen hainbat ispilatze albo batera utzita, nire ustez gutxi-asko denetarik egon behar du euskaraz. Gainera, aizu, puntako irudigileak dauzkagu (egunetik egunera argiago dago) hemen eta… denek erdaraz argitaratzen amaituko dute? Eta euskal irakurleak erdaretan irakurtzen?

Esan izan dut, editore gisa, nire eginbeharretako bat nik neuk irakurri nahiko nituzkeen liburuak argitaratzea dela. Eta, zalantzarik gabe, nik komikiak gure hizkuntzan irakurri nahiko nituzke.  Euskaraz liburu IMG_20131111_152256horiek egon ezean niri ez dagokit kexatzea -hori irakurleen eta sortzaileen lana da-, editorea naiz eta nire lana proiektu horiek artistikoki gauzatzeaz gain, ekonomikoki bideragarri egitea da. Momentuz denetariko esperientziak izan ditugu, baina pentsatu nahi dut badagoela gogoa eta badagoela merkatua horrelakoak argitaratzeko (esan dudan bezala, talentua soberan baitago).

Euskarazko komikiak argitaratzea inportantea dela uste dut. Haur eta helduentzako baita euskal sortzaileentzako ere. Bestela, euskal irakurleek zein sortzaileek erdaretara joko dute eta, hori, luzera begira, euskal literaturaren eta kulturaren kalterako izango dela uste dut.

 Mikel Sotoren argazkia © Sautrela (www.sautrela.com)
 
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s