Erradiografiak eta irudiak: Gorka Belascoren lanaz hausnartzen

Gorka Belaskok Artzentalesen du bizilekua baina Enkarterrialde osoa du bere ekosistema naturaltzat, herrialde horretan zehar hainbat kulturgintza saltsetan murgildurik ibilia baita. Bere lehen zintak “Enkartberriak” aldizkarian argitaratu zituen 90. hamarkadaren hasieran. Lehen erakusketak eta baita bere lehenengo argitalpenek herrialde horretako Scan_Pic0001marka daramate ere. “Cuando el río sueña: escueto catálogo de peces gordos” (1992) eta “Cuando el río sueña: catálogo ampliado de peces gordos” (2002), Zallako Arte Bizkarra kulturgintza elkartearen laguntzaz biak argitaratuak.

 Gorkak plastika eta marrazketa irakasle moduan hainbat urte eman ditu Bigarren Hezkuntzako Institutoetan eta ofizio honetan duen eskarmentuan oinarrituz, 2008. urtean berriro ere edizioaren mundura, sare barik, salto berri bat egitera ausartu zen.“Gaur egungo BeHIak: Hezkuntzaz hausnartzen”.  Aurreko lanen filosofia berberarekin segitzen badu ere, kasu honetan Komikerin lekua izan dadin extra bat gehitu dio bere lanari, hizkuntzarena, argitalpen honetako behi guztiek euskaraz badarabilte, zorrotz gainera.

Hizkuntzaren zorroztasuna, hori izan daiteke Gorkaren lanak duen ezaugarri nagusia, pentsamendua den hitza irudia lagun. Orrialde bakoitzean, X izpiak balerabil bezala, barneko errealitatearen plaka bat  ataratzen du Gorkak, gordeta dauden hezur eta organoen itzalak erakutsiz, gordeta dagoen errealitatea azaleratuz.  Darabilen aparatua berriz, ez da garestiegia, punta lodiko errotulagailu bat. Honela, plakaz plaka, esaldiz esaldi, irudiz irudi, Gorkak bere erradiografien bilduma osatuz doa noizbehinka argitaratzen dituen liburuetan.

 

  

Komiki tailerrak Begoñako Liburutegian

Begoñako liburutegian, Ainara Azpiazu “Axpi” ilustratzaile eta komikigilearen eskutik 9 eta 15 urte bitarteko neska-mutilentzat komiki tailerrak emango ditu larunbatero martxoaren 1etik apirilaren 5era. Goizeko 12.00etan

Parte hartzeko, aurretik Begoñako Liburutegian izena eman  beharko da 94 473 47 54 telefonora deituz edo bibliotecabegona@ayto.bilbao.net korreora idatziz.

 Ainara Azpiazu, AxpiHernaniko komikilari eta ilustratzaile gaztea dugu, besteak beste, komiki tirak,  liburuetarako ilustrazioak eta hainbat lekutan komiki tailerrak eman ditu. Galtzakomik lehiaketaren azken edizioaren irabazlea ere Axpi bera dugu “Perfekzio” bila izeneko lanarekin.

Gogoratu, martxo- apirilerako plan “perfekto” baten bila bazabiltza:  1797110_10203192756202921_273676860_n (2)

KOMIKI TAILERRAK

Non: Begoñako Liburutegia

Egunak: larunbatak, martxoaren 1tik apirilaren 5era

Ordua: 12:00

By komikeri

Euskaldunak erdal komikietan

Hollywoodeko film eta telesailetan euskaldunek izan duten presentzia ezaguna dugu telebistan ikusitako erreportaia batzuei esker eta baita Oscar Alvarez historialariak aurrera daroan ikerketagatik ere. «Artzain, pilotari, eta terrorista gisa agertu gara Hollywooden urte hauetan guztietan», dio 2 (1)Berriak argitaratutako elkarrizketa batean.

Guk dakigularik komikien alorrean antzeko ikerketarik  ez da inoiz burutu, eta hori,  sarritan ez baina bai noizbehinka,  euskaldunok agertzen garela  han hemenka hainbat liburutako binetetan barreiaturik.

Komikeriren helburuen artean erdal komikigintza zuzenean aztertzea ez badago ere, batzuetan komikietan kuskuseatzeko aitzakiak bilatzen ditugu eta hau primerako aitzakia  izan daiteke. Euskaldunen aipamenak bilatu, eta emaitzak blog honetan aurkeztera goaz apurka-apurka, agian akaso Oscar Alvarezen moduko batentzat egunen batean “Euskaldunak komikigintzan” tituludun ikerketa mardul bat burutzeko lagungarria izango dena. Bilaketa honetarako laguntzak oso ondo etorriak izango dira, eta gogorik baduzu bidal ditzakezu zure “aurkikuntzak” gure blogera, edo baita gure korreora: gureerroak@gmail.com .

 1. TARDI-VAUTRIN “Le Cri du people”   “Hitza hitz” inskripzioa  duen euskal makila. “Hitza hitz” komiki luze honetako lelo nagusia. Tardiren maisu lan guztiak sekulakoak izanda ere, lau alez osaturiko hau , zalantza barik, bere gorenetako lanen artean koka dezakegu. Eta hori esatea eta komikigintzaren historia osoaren lehenengo lerrora igotzea ere bada.

egdp-pag41

2.HERMANN -YVES H. “Bois Maury 15: Oeil de ciel” (Glenat) (Norma)- XVI. mendean gaude. Yucataneko ohian itxian.  Bois-Maury-ko leinuko jaun batek, Hermannek 1985ean asmatuzuten pertsonairen oinordekoetariko bat, Espainiar Koroarekin lotutako espedizio batekin egin du topo. Bois-Maury-ko jaun ausartak indiarren, espainolen  eta euskaldun baten kontra egingo du borroka. Guztien gainetik gailentzen da.

Scan_Pic0002

Hauen artean Olazabal izeneko morroia aurkitzen da. Olazabal,  Agirre  pertsonai historikoaren zantzu nabarmenak dituen pertsonaia.

Yves H. gidoilaria, Hermannen semea alegia, malezia gehiegirik gabe, euskal deitura egoki baten bila, interneteko kirol orrietan ibili dela suposatu dezakegu.

Komikiak, literatur solasaldiak

Donostiako Intxaurrondoko Kultur Etxean komikietan oinarritutako literatur solasaldiak aurrera segitzen dute. Iazko urritik hileko bigarren astearteetan burutzen da solasaldia,  arratsaldeko 19:00etan,  eta maiatza bitartean segituko dute. Antonio Altarriba eta Iosu Mitxelena  dira dinamizatzaileak, lehenengoak gazteleraz bigarrenak euskaraz, eta solasaldiaren oinarria aukeratutako komiki bat aztertzea da gonbidatu baten laguntzarekin. Bertan Dani Fano eta Patxi Gallego  izan dira, urrian eta urtarrilan, martxorako Asisko eta maiatzean Joseba Basalo (Aleta bas-21argitaletxearen arduraduna) pasatuko dira.

Gertuen dugun ekitaldia otsailean 11an izango da, arratsaldeko 19:00etan . Antonio Altarribak, gaztelaniaz, Herge-ren Las joyas de la Castafiore komikiaren analisia burutuko du. Hala ere, baduzu liburua euskaraz irakurtzeko aukera “Catasfioreren bitxiak”, aurreko post batean Komikerin aztertu genuen album klasikoa eta askoren esanetan Hergéren libururik bikainena dena.