Euskaldunak erdal komikietan

Hollywoodeko film eta telesailetan euskaldunek izan duten presentzia ezaguna dugu telebistan ikusitako erreportaia batzuei esker eta baita Oscar Alvarez historialariak aurrera daroan ikerketagatik ere. «Artzain, pilotari, eta terrorista gisa agertu gara Hollywooden urte hauetan guztietan», dio 2 (1)Berriak argitaratutako elkarrizketa batean.

Guk dakigularik komikien alorrean antzeko ikerketarik  ez da inoiz burutu, eta hori,  sarritan ez baina bai noizbehinka,  euskaldunok agertzen garela  han hemenka hainbat liburutako binetetan barreiaturik.

Komikeriren helburuen artean erdal komikigintza zuzenean aztertzea ez badago ere, batzuetan komikietan kuskuseatzeko aitzakiak bilatzen ditugu eta hau primerako aitzakia  izan daiteke. Euskaldunen aipamenak bilatu, eta emaitzak blog honetan aurkeztera goaz apurka-apurka, agian akaso Oscar Alvarezen moduko batentzat egunen batean “Euskaldunak komikigintzan” tituludun ikerketa mardul bat burutzeko lagungarria izango dena. Bilaketa honetarako laguntzak oso ondo etorriak izango dira, eta gogorik baduzu bidal ditzakezu zure “aurkikuntzak” gure blogera, edo baita gure korreora: gureerroak@gmail.com .

 1. TARDI-VAUTRIN “Le Cri du people”   “Hitza hitz” inskripzioa  duen euskal makila. “Hitza hitz” komiki luze honetako lelo nagusia. Tardiren maisu lan guztiak sekulakoak izanda ere, lau alez osaturiko hau , zalantza barik, bere gorenetako lanen artean koka dezakegu. Eta hori esatea eta komikigintzaren historia osoaren lehenengo lerrora igotzea ere bada.

egdp-pag41

2.HERMANN -YVES H. “Bois Maury 15: Oeil de ciel” (Glenat) (Norma)- XVI. mendean gaude. Yucataneko ohian itxian.  Bois-Maury-ko leinuko jaun batek, Hermannek 1985ean asmatuzuten pertsonairen oinordekoetariko bat, Espainiar Koroarekin lotutako espedizio batekin egin du topo. Bois-Maury-ko jaun ausartak indiarren, espainolen  eta euskaldun baten kontra egingo du borroka. Guztien gainetik gailentzen da.

Scan_Pic0002

Hauen artean Olazabal izeneko morroia aurkitzen da. Olazabal,  Agirre  pertsonai historikoaren zantzu nabarmenak dituen pertsonaia.

Yves H. gidoilaria, Hermannen semea alegia, malezia gehiegirik gabe, euskal deitura egoki baten bila, interneteko kirol orrietan ibili dela suposatu dezakegu.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s