Begoñako liburutegian, Ainara Azpiazu “Axpi” ilustratzaile eta komikigilearen eskutik 9 eta 15 urte bitarteko neska-mutilentzat komiki tailerrak emango ditu larunbatero martxoaren 1etik apirilaren 5era. Goizeko 12.00etan
Parte hartzeko, aurretik Begoñako Liburutegian izena eman beharko da 94 473 47 54 telefonora deituz edo bibliotecabegona@ayto.bilbao.net korreora idatziz.
Ainara Azpiazu, Axpi, Hernaniko komikilari eta ilustratzaile gaztea dugu, besteak beste, komiki tirak, liburuetarako ilustrazioak eta hainbat lekutan komiki tailerrak eman ditu. Galtzakomik lehiaketaren azken edizioaren irabazlea ere Axpi bera dugu “Perfekzio” bila izeneko lanarekin.
Gogoratu, martxo- apirilerako plan “perfekto” baten bila bazabiltza:
KOMIKI TAILERRAK
Non: Begoñako Liburutegia
Egunak: larunbatak, martxoaren 1tik apirilaren 5era
Ordua: 12:00