Kili-Kili-ren aita hil da

Jose Antonio Retolaza Kili-Kili pertsonaiaren eta izen bereko aldizkariaren sortzailea hil da Bilbon, 84 urterekin. Euskararen aldeko ekintzailea, euskal komikiaren aintzindaria.

Jose Antonio Retolaza Ibarguengoitia Bilbon jaio zen, 1929ko ekainaren 6an, eta gerra garaian Muxikara joan zen bizitzera. 1957an Teologia ikasketak amaitu zituen Gasteizen eta Atxondo araneko Arrazolara joan zen, abade. Bertan, 1959ko ekainaren 21ean berak eman zuen Euskal Herrian -eta munduan- izan zen lehen meza euskaraz. 2002an, elizaren sarreran, harri bat jarri zen, ekintza horren oroigarri. Bilboko Merkataritza Eskolan Merkataritza Peritajea ere egin zuen.

“Euskal Mezea” sortu zuen Bilbon. Horren ostean, ume eta gaztetxoak elkarturik, doktrina irakasten zien, eta horrela sortu zen San Antoneko Euskal Katekesia.

1966an, agertu zen Kili-kili, ezkutuan multikopistaz ateratako aldian-aldiango argitarapen moduan. 1969ko azaroan agintariek debekatu egin zuten. Hurrengo urtetan haurrak alfabetatzeko materiala sortu eta banatzeari ekin zion Euskerazaleak elkartearen laguntzaz. Horrela, Lan eta lanEkin eta ekin eta Jarrai koadernoak plazaratu zituzten hiru maila ezberdinetarako.

Hasieran aldizkaria Bizkaiko umeen artean zabaltzen zen, eskuz esku eta dohainik, baina handik bi urtera 2.000 aleko tirada zuen aldizkariak. Bosgarren alean, dei bat egin zien irakurleei euskaraz idatz ziezaioten eta erantzun ugari jazo zuen. Baina orduan, umeen idazkera ikusita, Retolazak ume euskaldunen alfabetatzeko premia ikusi zuen eta, 1967an, “Kili-Kili Sariketa Nagusia” sortu zuen, alfabetatzeko tresna bezala.

1967an, doktrina irakasleentzat, “Umeen Len jaunartzerako gerta bidea” idatzi eta argitara eman zuen. Urte horretan “Iparragirre” eta “Ipuinak” izeneko liburuak ere kaleratu zituen. 1968an, agintariek aldizkaria debekatu egin zuten, eta alfabetatze lanetan buru-belarri sartu zen orduan Retolaza.

1969an, “Kili-Kili, Teilatu bako ikastola” martxan zen. Urrunetik urrunerako ikastaroak ematen zituen, hiru maila ezberdinetan. Lehenengo mailarako Lan ta Lan izeneko koadernoak asmatu zituen. Lander Gallastegi arkitektoak egin zituen koaderno horretarako marrazkiak. Bizkaieraz, gipuzkeraz eta lapurteraz argitaratu zituen.

1975ean, Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen

kili-kili

eta 2000ko urriaren 27an, euskaltzain ohorezko. 1977an, egoera politikoa aldatzerakoan, “Kili-Kili” aldizkaria berriro kaleratu zen eta lehenengo Kili-Kili Eguna ospatu zen, Bilbon. Beste ekintza batzuk sortu ziren aurrerantzean, hala nola Kili-Irratia, Kili-Jaiak, Kili-Txorta (argitalpenak) edo Kili-Ibilaldiak. 1989an, Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeko kide izendatu zuten, eta lau urtez izan zen

 

.

Advertisements
By komikeri

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s