Zuzeu.com 2009. urteko apirilean sortu zen albistari digitala da. Parte hartzean oinarritutako albistaria den heinean, erredakzio finkoaren edukiez gain, bertan erregistratutako erabiltzaile guztien ekarpenekin hornitzen da. Indibidual gisa zein taldeka har dezakete parte erabiltzaileek. Bere sorkuntzan Hasier Etxeberria idazlea eta Digitalak produktora aritu ziren. Xoraturikan elkarte mugatuak kudeatzen du Zuzeu.
Komikigintzarentzat ere leku aproposa da Zuzeu. Asteazkenero, larunbatero eta igandero, hau da, hiru tira astero argitaratuz 2011. urtetik hortxe mantendu da Tozzi ilustratzailea. Zinta hauetako pertsonai nagusia Kakaume
dugu. Famili gorabeherak kontatzen dituen seriea, umore grafiko zuriaren azpigeneroan koka dezakegu, eta batez ere mamitsuak direlarik Txuri txakurra eta Kakaume haurraren arteko elkarrizketak.
Hori bai ,Komikeritik Zuzeuko lagunei eskaera bat luzatu behar diegu. Bietarik bat, edo azken zintak ikusteko aukerak orrialde printzipalera eraman edo bilatzailearen bidez azken zintak ikusteko aukerak erraztu, agertzen diren emaitzak berrienak izan beharrean zaharrenak direlako.
Umore zuria esan dugu?
Apa, Diego Tocino naiz (Tozzi alegia) eta pare bat gauza komentatu nahi dizkizut.
Aurrena, eskerrik asko nire zinten aipamena egiteagatik, beti pozgarria da eta. Baina bigarren, gauza bat zuzendu beharrean nago:
Nire txisteak Zuzeun ateratzen hasi ziren, baina duela pare bat urte internetez nik baino zeozer gehiago dakien adiskide batek blog bat sortu zidan, http://www.kakaume.com, eta geroztik bertan argitaratzen ditut nire txisteak, eta horregatik Zuzeun zinta zaharrak besterik ez dira agertzen, ez azkenengo bi urteetan ateratakoak.
Duela gutxi zorionak eman zenizkidan “Zuzeun egiten dudan lanagatik”, eta gaizki egin nuen ez nizkizulako gauzak argitu, garrantzirik ez zeukalakoan. Hurrengoan bizkorrago ibiliko naiz.
Ondo izan,
diego
Ahhh… orain ulertzen dut zer dela ta, ez ziran zure azken zintak bertan agertzen.
Eskerrik asko! egingo dut zuzenketa!
zuzenduta! (ni ere ez pentsa, oso aditua ez naiz internet kontuetan)
https://komikeri.wordpress.com/