Euskaldunak erdal komikietan (III): Carlos

Gure denbora-pasa honekin jarraituz, 80. hamarkadako Italiara goaz. Ulli Lust egile austriarrak Italian zehar egin zuen bidaia kontatzen du bere “Heute ist der letzte Tag vom Rest deines Lebens” nobela grafikoan (Avant Berlang etxeak Berlinen 2009an argitaratua). Gazteleraz “Hoy es el último día del resto de tu vida” izenpean La Cupulak argitaratu zuen 2011an. Bidaia arrunta baino “bidaia iniziatikoa”  izango zen 17 urterekin Ulli gazteak egin zuena. Punka gorenean zegoen garaietan, austriar neska pare batek,  Ulli eta Edik, dena alde batera uste utzi eta  Italiarako bidea hartuko zuten. Nortasun agiri barik, ekipaia barik, Austria eta Italia arteko mugako mendietatik ezkutuan ulli-lust-fr_dezeharkatu ondoren, Italiako iparretik hegoraino, Alpeetatik Siziliaraino,  penintsula osoa gurutzatuko dute. Bidaia ederra izango zen askotan, baina baita garratza eta traumatikoa beste batzuetan. Nobela hau idazteak, akaso, alde terapeutikorik izan du egilearentzat.

Erraz irakurtzen den 450tik gora orrialde dituen liburu honetatik mota askotako pertsonaiak dabiltza gora eta behera, turistak, etorkinak, poliziak, mafiosoak, artistak, yonkiak… eta azken hauen artean, bineta pare batez, euskaldun bat ere agertzen zaigu, Carlos. Espainiako plazaren eskaileretan egonean eguna igarotzen duen lagun berria. Ulli Lustek liburua idazteko bere oroitzapenen ganbarara jo behar izan du derrigorrez, ez bazituen apunteak bidaian zehar hartu, eta gogoan duen Carlosen esaldi bakarra gure bidaietan arras tipikoa izaten den “I am vasco” bat da.

Hala ere, pertsonai honek betetzen duen rola, yonkia, ez da horren tipikoa fikziozko pertsonai euskaldunen imaginarioan.  Imaginarioan ez, baina bai errealitean. 80. hamarkadan heroinaren besoetara amildutako Carlos bezalako euskal gazteak ez ziran bat ez bi izan. 

unnamed

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s