Paco Rocaren “Zimurrak” euskaraz

Astiberri argitaletxekoek iragarri berri dutenez, Paco Rocaren “Rides” (Delcourt, 2007),  euskaraz argitaratuko dute irailaren 19an. “Zimurrak” aurtengo euskal komikigintzari behar-beharrezkoa den astindua emango dio. Hortaz, hau da 2014ean Astiberrik euskaraz argitaratu duen  bigarren liburua (lehenengoa “Baleak ikusi ditut” izan zen).

Sari ugari jaso ditu komikiak: 2008an, Lucca-ko Jaialdian istorio luzeRG1cubierta.indd onenaren Gran Guinigi saria, Espainiako Kultura Ministerioak sustatzen duen Komikiaren Sari Nazionala, Bartzelonako Nazioarteko Komiki Azokaren obra onenaren eta gidoi onenaren sari nagusiak eta Tenerifeko Diario de Avisosek ematen duen komiki espainiar hoberenarena. Kritikaren oniritzia ezezik, irakurleena ere eskuratu du, dagoeneko 58.000 ale saldu baititu Astiberriren edizioak (Delcourten edizioaren salmenta kopuruaren datuak ez ditugu ikusi baina handiagoak izango direla suposatzen dugu) .

Zahartzaroari buruz hausnartzen du Rocak istorioan.
Emilio
protagonista, alzheimer gaitzaren lehen zantzuak dituela, zahar etxe batera eramango dute senideek eta, bertako bakardadea ezagutzen joango den adiskideekin tartekatuz joango da, gaitzak gero eta nabarmenago astintzen duen bitartean.

 

 

Advertisements

Anaitasuna: Puntako egileak gerraosteko garai ilunetan

1955-1956 tartean Estatu Batuetan jatorria zuten hainbat komiki argitaratu ziran euskaraz sortu berri zen Anaitasuna aldizkarian.

Aita Imanol Berriatua elantxobetarrak sortu zuen aldizkaria 1953. urtean eta hasieratik frantziskotarren ardurapean  egon zen.  Bizkaierazko eranskin gisa gipuzkoako frantziskotarren euskarazko orriari lotuta jaio zen. Bihilabetekaria lehendabizi, hilabetekaria geroago,  handik gutxira, edukiaren parte handi bat komikiekin hornitu zen. Zortzi orrialdeko aldizkarietan, lau gorde ziran ilustrazioetarako.

Dibujo

Eulali

1955-1956 tarteko zenbakietan gertatu zen hau.  King Features Syndicate etxeko pertsonaien istorioak agertu ziran (eskubide jabeen baimenik gabe seguraski). Globoen testuak eskuz atontzen ziran, bizkaiera bizi eta ulergarri batean.

Erlijioaren estalpean agertu zen aldizkari batentzat apustu ausarta eta berritzailea, duda barik, orduko euskal kultura estuarentzat nazioartetik heldutako haize fresko berri baina isolatua izan zen.

Komikien plazerrak edo ajeak Udako Euskal Unibertsitatean

“Komikiari plazerra kentzen zaio euskaltegietan eta eskoletan lantzen bada” azaldu zuen Asisko Urmenetak, non eta Udako Euskal Unibertsitatean.   Komikerin aurkeztu genuen bezalaKomikigintza eta literaturaren irakaskuntza” izenburupean ikastaro  antolatu zuen UEUk joandako uztailean. Eibarko Markeskoa Jauregitik  Amaia Serrano Mariezkurrena, Asisko Urmeneta, Bego Montorio Uribarren, Dani Fano (hemen BerriariP1030050 eskaini zion elkarrizketa), Iratxe Retolaza Gutierrez, Jon Mantzisidor, Jon Martin Colorado, Josune Muñoz, Maite Gurrutxaga eta Mikel Ayerbe Sudupe pasatu ziran. Asisko Komikia eta Klasikoen arteko harremanaz aritu zen.

Erabat ados gaude Asiskok gorago egin duen hausnarketarekin. Dela eskolan, dela euskaltegian, dela unibertsitatean, komikia edozein ikasmahai gainean asperdura borobilaren sinonimoa izan daiteke.  Dakigunez zenbait eskoletan komikigintza ikasgaia ezarria daukate ere. Baina horrez gainera, izurra izurtuz, komikigintza eta  euskal klasikoak koktel berean sartzeak, asperduraren marka guztiak hauts ditzake… baldin eta koktelaren osagaiak Asisko Urmeneta bezalako primerako kontalari umoretsu eta isekari batek nahasten ez baditu. Kasu hauetan asperdura gozamena bihur daiteke, eskolan, euskaltegian eta baita Udako Euskal Unibertsitate berean ere.

                                                    © Argazkia: Ikastolen Elkartea (www.aisialdia.net)                                                                              Asisko Mauleko udalekuetan