Anaitasuna: Puntako egileak gerraosteko garai ilunetan

1955-1956 tartean Estatu Batuetan jatorria zuten hainbat komiki argitaratu ziran euskaraz sortu berri zen Anaitasuna aldizkarian.

Aita Imanol Berriatua elantxobetarrak sortu zuen aldizkaria 1953. urtean eta hasieratik frantziskotarren ardurapean  egon zen.  Bizkaierazko eranskin gisa gipuzkoako frantziskotarren euskarazko orriari lotuta jaio zen. Bihilabetekaria lehendabizi, hilabetekaria geroago,  handik gutxira, edukiaren parte handi bat komikiekin hornitu zen. Zortzi orrialdeko aldizkarietan, lau gorde ziran ilustrazioetarako.

Dibujo

Eulali

1955-1956 tarteko zenbakietan gertatu zen hau.  King Features Syndicate etxeko pertsonaien istorioak agertu ziran (eskubide jabeen baimenik gabe seguraski). Globoen testuak eskuz atontzen ziran, bizkaiera bizi eta ulergarri batean.

Erlijioaren estalpean agertu zen aldizkari batentzat apustu ausarta eta berritzailea, duda barik, orduko euskal kultura estuarentzat nazioartetik heldutako haize fresko berri baina isolatua izan zen.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s