Parrapean Komiki Lehiaketa

“Parrapean komiki egunak” topaketen baitan, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak I. Parrapean Komiki Lehiaketa deitu du.
14-17 urte bitarteko gazteek parte har dezakete lehiaketan, bai bakarka baita taldeka ere.
parrapena-bases-diptico-A5

Lehiaketaren oinarri osoak hauek  dira:

  • Parte-hartzaileak
    14-17 urte bitarteko guztiek parte har dezakete lehiaketan, bai bakarka baita taldeka ere.
  • Kategoria
    Kategoria bakarra izango da: euskarazko komikia edo testurik gabeko komikia.
  • Gaia eta formatua:
    Gaia librea da, baina protagonistak pertsonaia originalak izan behar dira, baita istorioa ere. Pertsonaiak eta istorioa, biak, sortze-lan propioak eta argitaratu gabeak izan behar dira.
    Obraren teknika librea da.
    Kolorez edo zuri-beltzean aurkez daitezke lanak.
    Lanak derrigorrez 2 orrialdekoak izan behar dira, A4 tamainakoak eta formatu bertikaldunak. Posible bada, paperean ez ezik, lanak formatu digitalean (jpg.) ere aurkeztu.
  • Hizkuntza:
    Lanak euskaraz aurkeztu behar dira edo testurik gabeko komikia ere izan daiteke.
  • Aurkezteko era:
    Lanetan ezin da egilearen izena agertu. Titulua edo gaia erabili behar da obra aurkezteko, eta gutun-azal batean entregatuko da eta ez da jarriko ez sinadurarik ez izenik.
    Gutun-azal horren barruan beste txikiago bat sartu behar da, titulu edo gai bera erabilita. Gutun-azal txikiaren barruan dokumentazio hau aurkeztu behar da:

    • Honako datu hauek azaltzen dituen agiria: egilearen izen-abizenak, harremanetarako telefono-zenbakia, ikastetxea, jaioteguna, helbidea eta helbide elektronikoa.
    • NANaren fotokopia (edo jatorrizko nazioko antzeko agiriarena)
    • Egilearen erantzukizunezko adierazpena, idazlana orijinala, argitaratu bakoa eta beste lehiaketaren batean saritu gabea dela ziurtatuz.

Lana zenbait egileren artean egiten badute, guztiek aurkeztu behar dute dokumentazio hori.

  • Lanak aurkezteko lekua eta eguna:
    Lanak eskuan entregatu ahal dira, edo postaz bidali, helbide honetan:Begoñako Liburutegia (Circo Amateur Club Deportivo k. 2, 48004 Bilbo)
    Ordutegia: astelehenetik barikura, 09:00- 20:30 (astelehen
    Goizez itxita dago) eta zapatuetan, 10:00-14:00.Obrak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, urriaren 15etik azaroaren 15era (data-tarte horretan Correos-eko zigilu-marka duten lanak onartuko dira).
  • Sariak:
    Hiru sari hauek banatuko dira (nahiz taldea, nahiz norbanaka izan):
    • Lehen saria:
      Intuos Pen Tablet  + Xabiroiren eskutik Xabiroi album bat eta  lau ale + marrazteko materiala Goyaren eskutik + 2015eko  urtarrileko BERTON aldizkarian argitaratzea + Diploma.
    • Bigarren saria:
      Xabiroiren eskutik Xabiroi album bat eta lau ale + komiki sorta
      Bilboko Udal liburutegien eskutik  + marrazteko materiala
      Goyaren eskutik + Diploma.
    • Hirugarren saria:
      Xabiroiren eskutik Xabiroi album bat eta lau ale + marrazteko materiala Goyaren eskutik + Diploma.
  • Sari-banaketa
    Sari-banaketa azaroaren 29an, zapatuan, arratsaldeko 18:00etan, izango da “Parrapean komiki egunak” topaketen baitan, Begoñako Udaltegian.
    Irabazleek sariak banatzeko ekitaldian egon beharko dute, edo bestela haien ordez norbaitek jasoko du.
  • Lanen jabetza:
    Irabazleek zein aukeratutako guztiek lanak argitaratzeko eta zabaltzeko eskubidea emango diote Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailari, emandako sariaz gain, ezer ordaindu barik.Kultura eta Hezkuntza Sailak eskubide hori erabili ahal izango du honetarako:Baimena emango dio Berton aldizkariari irabazlearen lana 2015eko urtarrileko aldizkarian argitaratzeko.Bere kabuz argitaratu ahal izango ditu saridunen lanak eta beste lan aukeratuak, paperean edo formatu digitalean. Dena den, saridunak ez diren egileen lanak argitaratu baino lehen euren baimena eskatuko du Kultura eta Hezkuntza Sailak.
    Erakusketa baten bidez zabaldu ahal izango ditu saridunen eta aukeratuen lanak.2015eko otsailetik aurrera, egileek askatasuna izango dute beraien lanak nahierara erabiltzeko.
  • Parte-hartzaileen erantzukizuna
    Parte-hartzaileen erantzukizuna izango da aurkeztutako lanek bestelako egile-eskubiderik ez izatea, baita irudi-eskubide edo antzekoengatiko edozein erreklamazioren ardura ere.Era berean, lanen autoretzarekin lotutako edozelako erreklamazioak artisten ardurapean egongo dira.
  • Epaimahaia:
    Aditutako epaimahai batek irabazleak aukeratuko ditu. Komiki arloko 3 adituk osatuko dute epai-mahaia.
    Lehiaketaren epaia “Parrapean”en prentsaurrekoan jakinaraziko da.
  • Aurkeztutako lanak
    Antolatzaileek aurkeztutako lanak babestuko ditu (originalak badira), eta horien zuzentasunaren ardura izango dute.Sari-banaketa egin ondoren, 15 eguneko epea izango dute parte-hartzaileek euren lanak eskatu ditzaten. Epe horretan eskatzen ez badituzte, Udalak suntsitu egingo ditu eskatu ez zaizkion lanak.
  • Bestelakoak:
    Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.Antolatzaileek beharrezko diren aldaketak egin ditzakete lehiaketak ondo funtzionatu dezan.
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s