Pottolo

Euskal komikigintzaren historiaren kronika askotan errepikatzen den aipamena gaurkoan: Pottolo, euskaldun haurren agerkaria. Joandan mendeko 50. hamarkadan iparraldean argitaratu  omen zen komiki aldizkaria.

Usteak ustel. Euskaltzaindiako liburutegira joan eta han, ale bakarra aurkitu dugu, 1950.eko maiatzaren 1ean argitaratu zena, lehenengoa.  Baionako Euskal Museoko katalogoan kontsultatu eta han ere, ale bakarra, aurrekoaren antzean. Eta azkenik, Frantziako biblioteka nazionalekpottoloo katalogoan ere, ale bakarra aurkitu dugu. Lehenengoa.

Beraz, Euskal Museoko katalogoan azaltzen den ohartxoaren bidetik (“Il semblerait que ce soit un numéro unique”), guk ere gauza bera pentsatuko dugu, Pottolo hamabostekaria izateko asmoarekin jaio zen agerkaria, berehala desagertu zela, zenbaki bakarra kaleratu ostean.

Horrez gainera, ale bakar hau irakurri ondoren, aldizkaritxoak komiki aztarnarik  inondik ez daukala esan behar da. Idatzizko artikuluak osatzen dute 30 × 21 zentimetroko lau orrialdeko koadernoa. Azalean agertzen den H. Pozert  ilustratzaile ezezagunaren marrazki ederra   izan ezik, aldizkariak bere barnean ez du  irudi gehiagorik.  Herria astekari beteranoaren gehigarri bezala argitaratu zen, eta zuzendari lanetan Marc Legasse idazlea  ibili zen.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s