2014ko uztarako azkena

Maiatzean argitaratu genuen post bat Jabier Erostarbe oñatiarrak digitalean argitaratutako lana aurkeztuz: Mattin basoko gidaria. Argitaratzeko laguntzailerik aurkitu ez eta Erostarbek autoediziora jo zuen orduan. Baina aste honetan jakin berri dugunez egilea eta editore ausarta den Jabik Durangoko azokaren aurretik paperezko edizioa ere kaleratu zuen. Liburu honekin 2014 urtea, gure kontaketaren arabera, paperean eta euskaraz 12 komiki plazaraturik bukatuko da. © Jabi Erostarbe

56 orrialdeko komikia da Mattin basoko gidaria eta oraingoan ere IZBA izeneko zigilupean dator. Banaketaz Elkar etxea arduratzen da eta bertan eros dezakezue 17 eurotan.

Bigarren Mundu Gerran dago kokatuta istorioa. Protagonista, Mattin, artzain zuberotarra da. Naziek Frantzia osoa hartu dute mendean eta Mattinen aitak ihes egin du, erresistentzian sartuta dagoelako. Tartean, hegazkin naziek Erresuma Baturako espioitzan ari den hegazkin bat bota dute eta bertako pilotua Larregainen, Mattinen etxean, ezkutatu dute.

Advertisements

2014: megaproiektuetatik mikroproiektuetara

Opariak, saskiak eta balantzeak egiteko garaiak dira. Eta zer berri gure aurtengo komiki otzaran?

Ba post honetan alde batetik gure arreta plazaratutako lanen tamainuan jarriko dugu, euskal komikigintzaren ekosistema bizirik mantentzeko behar-beharrezkoa den handi-txikiaren arteko lehian.

banner-black-handiaBaztangaEroa4zbkia_0000

Kopuruari dagokionez esan behar da ez dela besteetan bezain urria etorri uzta, ez, guztira paperean hamaika lan argitaratu baitira (Igor Leturiaren blogean banan-banan aipatzen dira guztiak). Digitalean berriz, isbn datu baseari kasu eginez 30 dira argitaratutakoak, bat izan ezik Sauré etxearen eskutik guztiak . Hala ere, ez gaitezen gehiegi poztu,  gehienak (guztiak ez badira) aurreko urteetan paperean plazaratutako lanak dira eta ez  aurten propio sortutako lanak, hau da, paperetik digitalera aurten pasatu diran lanak . Beraz, iaz aipatu genuen bezala, Sauré etxeak formatu digitalaren aldekoapustuarekin aurrera darrai.

Duda barik Black is beltza izan da aurten gurean itzelezko danbatekoa  eman duen komikia. Harkaitz Canoren gidoiarekin eta Jorge Aldereteren irudiekin osatu da arte disziplina anitzak lotzen dituen Fermin Muguruzaren megaproiektua. Komikia argitaratu duen Bang etxeko Manu Vidal editorearekin harremanetan jarri ginen azaroan eta frantsezez, euskaraz eta gaztelerazko lehen edizioak agortuak zirela ordurako azaldu zigun (hizkuntza horietaz aparte, katalaneraz ere argitaratua zela komikia kontatu zigun eta, hau gure ustea da,  salmenta horren onak direnez beste hizkuntza batzuetan ere laster ikusiko dugu).

Otzaran leku berezia izan dute ere Astiberrik argitaratutako hiru lan, horien artean Angulemako sari nagusirako sailkapena lortu duen Isasiren “Baleak ikusi ditut” lana . 2014ean zehar argitaratu diren lan hauen berri aurreko postetan eman genuen. Frantzian Rackham argitaletxeak merkaturatu du Voir des baleines tituluarekin.

Ikastolen Elkarteak sustatzen duen Xabiroiko lagunek ez dute hutsik egin aurtengoan ere eta euskal komikigintzari gutxienezko egonkortasun bat eman diote Haur besoetakoa albuma argitaratuz. Eta honekin badira zazpi! Bestalde, ‘Xabiroi’ aldizkariak jakitera eman du datorren urtetik aurrera lau ale plazaratuko dituela urtean, orain arte baino ale bat gehiago. Denda gehiagotan jarriko dute salgai eta edonor izan ahalko da harpidedun. Oraindik ez bazara harpidetu, hementxe duzu aukera , urtean 12 euroren truke etxean 4 aldizkari izatea sekulako mauka da.

…baina euskal komikigintzak horren beharrezkoak dituen “Black is beltza” bezalako megaproiektu indartsuen ondoan, sortzen dira lantzean ere autoedizioaren bidetik doazen proiektu pertsonal txikiagoak. BaztangaEroa4zbkia_0013

Adibidez, hor dago HamarHatzHandik sortzen duen “Baztanga Eroa”, txikia baina artistikoki hain interesgarria den mini fanzinea . Azken zenbakia, laugarrena, heldu berri zaigu eskuetara eta egileak azaltzen digunez, korrika eta presaka prestatua izan zen “Parrapean Komiki Egunetan egon zedin”.

Laugarren zenbakia irakurri nahi duenak bere blogera jo beharko du, edo berarekin, postaz, zuzenean harremanetan jarri. Hemen daukazue: hamartatzhandi@yahoo.com