Black is Beltza zinema aretoetara

Atzoko  Berrian Nora Arbelbidek iragarri zuenez  “Black is Beltza” komikiak animaziorako bidea hartu du. “Komiki animatua” da erabiltzen den terminoa: “Komikiko irudiak dira pantailan agertuko. Nahiz mugimendua gehituko zaien, izatekoz, komiki animatua da proiektatuko dena. Jatorrizko soinu banda bat izanen du lagun, garai hartako musikek osatua zein hitzartzeek, edo baita giroan sartzeko aukera ematen duten soinuek ere” azaltzen du Eloixa Ospital-ek, Biarritz Culture elkarteko komunikazio arduradunak.BLACK-IS-BELTZA-TCLY-Presentación-Vértigo-Galería-07

Lehen emanaldia gaur izango da, Bi Harriz Lau Xori jaialdiaren barne, Miarritzeko koliseo aretoan 20:30ean. Fermin Muguruza eta Harkaitz Cano bertaratuko dira.

© Black is Beltza

Advertisements

Rockomikiak binetak & doinuak erakusketa Gasteizen

(Iturria: Oihaneder Euskararen etxea)

“80. eta 90.eko hamarkadan musikaren, hitzen eta irudien bitartez sortutako kultura  erakustera dator Rockomikiak binetak & doinuak. Martxoaren 7tik maiatzaren 3ra bitartean egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian.

Inaugurazioa martxoaren 7an, larunbata, arratsaldeko 19:00etan izango da. Bertan, besteak beste, erakusketaren irudi nagusiaren egileak logoa margotuko du eta TMEOko lagunek komikia zuzenean egingo dute.

Ekintza artistiko honen ideia nagusia Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean ikusgai egon den Rockomikiak binetak & doinuak erakusketan datza. Ideia horri jarraiki, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxera ekarri  eta zuri-beltzeko fanzineei koloretako komiki-aldizkariak gehitu zaizkio. Ingurukoak konplize egin eta musikaren eta komikien berezko bizileku ziren taberna eta espazioak ekarri dira erakusketara. Elkarlana sustatu da eragile izan zirenekin eta egun horrelakoetan dabiltzanekin. Besteak beste, erakusketak TMEO,  Sancho el Sabio Fundazioa  eta Hala Bedi irratia ditu bidelagun”.

Erakusketari hitzaldiak, tailerrak, bisita-gidatuak eta askotariko ikuskizunak gehitu zaizkio, egitarau oso eta erakargarria eskainiz.  Besteak beste, martxoaren 10ean Asisko Urmeneta Nork hil duexp-rockomikiakbinetaketadoinuak1 Charlie? hitzaldian  komikia eta adierazpen askatasunaren inguruan mintzatuko da.  Martxoaren 25ean Garbiñe Ubeda Eta emakumeak non zeuden? galderari erantzuten saiatuko da eta 27an Bingen Mendizabal eta Mikel Valverdek musika eta marrazkia zuzenean uztartuko dituzte.  Apirilaren 15ean Harkaitz Canok  musika euskal literaturan eta komikigintzan  izango ditu hizketagai. Erakusketaren komisarioak diren Koldo Almandoz eta David Zapirainek martxoaren 18an eskainiko dute  bisita gidatua.

Martxoaren 10etik apirilaren 1era bitartean, ikastetxeei zuzendutako bisita gidatuak ere egingo dira, goizeko ordutegian.