Donostiako Komikigunea aitzindaria bihurtu zaigu Komikien inguruko dinamikak aurrera eroaten eta larunbat honetarako ekitaldi berri bat iragarri dute. Datorren urteko ekainean egingo den ZAPART! komiki jaialdia iragartzeko asmoarekin Kalejira-karikatura bat burutuko dute. (Hori da, Zapart! 2016ko ekainean, zuon ajendetan ondo apuntatu beharreko data).
Donostiako Koldo Mitxelena eta Artzai Ona inguruan, 11:00etan trikitixa dionuei jarraiki, errotalagailuak eskuetan, Antton Olariaga, Asisko Urmeneta, ZaldiEroa, Adur Larrea eta Dani Fano lanean arituko dira .
12:00etarako segizioa Errege Katolikoen kaleko KOMIKIGUNEra helduko da, eta bertan Dani Fanok zuzendurik mahai inguru bat egingo dute komikigileek umoreari buruz: UMORE ON, UMORE GAIZTO. BINETEN AZIDO SATIRIKOA.
Datorren zapaturarte!