2015eko lehen euskal komikia

Oker ez bagaude, joan den ekainean argitaratu da aurtengo lehen euskal komikia, gazteleratik egin den itzulpen bat dugu, Miguel Gallardoren “Mariak 20 urte ditu”. Astiberrik liburu honen lehen partea orain zortzi bat urte argitaratu zuen. “María y yo” nobela grafikoan bere alabarekin zuen harremana kontatzen zigun. Maria autista da eta bere amarekin Kanarietan bizi da. Miguel bertara zihoan uda garaian, beragaz hilabete batzuk pasatzera eta hau  da liburuaren oinarria. Liburuak arrakasta itzela lortu zuen. Hainbat hizkuntzetara itzulia, saritua, dokumental bat ere egin zen.

Euskarazko itzulpena iaz ailegatu zen, hau da, gazteleraz mariak20urtedituargitaratu ostean hainbat urte beluago, eta holakoetan gertatzen denez, komikizale gehienak aurretik gaztelerazko edizioa irakurria genuen euskarazkoa heldu zenerako. Berdin gertatu zitzaigun Paco Rocaren “Zimurrak“liburuarekin.  Oraingoan aldiz, Maria Gallardoren bizitza kontatzen duen bigarren liburua (ia) era berean argitaratua izan da euskaraz eta gazteleraz. “Mariak 20 urte ditu“. Euskal irakurleok ez dugu behintzat Mariaren gaztaroa bere zahartzaroan ezagutuko.

Advertisements

V. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketa (KMK) abian da

Abian da V. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketa (KMK deiturikoa).
Arau-oinarriak Noticias Taldeko egunkarietan publikatzen dira tarteka, eta DEIAko webgunean ere badira. Lanak euskaraz aurkeztu beharko dira eta 1.500 euroko   saria dago jokuan. Orain arteko irabazleak hauek izan dira:
2014: Uxia Larrosa (A Coruña). 2013: Piedad Ortiz de Urbina (Barakaldo) eta Mikel Udakiola (Hernani) 2012: Asier Martinez de la Pera (Portugalete) 2011: Alai Zubimendi (Hernani)
2015eko irabazlea zu izan zaitezke
concurso-komik_27427_1

Zarautzen argazkiak eta komikiak

Argazkilaritza gustatzen bazaizu bisitatzeko toki aproposa da Zarautzeko Photomuseuma. Komikigintza gustatzen bazaizu ere bai.

Argazkigintza komikigintzan erakusketa ikusgai jarri dute argakilaritzaren historia gaia ardatza duen Photomuseumean.

Luis Gasca komiki gaietan benetako adituak, Koldo Mitxelena Kulturguneko komikigune zerbitzuaren paregabeko funtsean oinarrituz, erakusketa prestatu du Photomuseumerako, komikiak eskaini dezaketen hamaika alderditik bat jasoz. Luis Gascak argazkigintza eta komikigintza uztartzen duen ikuspegi panoramiko bat eskaintzen digu. tristes_cendres_1

KMKko Komikiguneko lagunek euren funtsak gordetzeaz aparte,  hainbat modu erakargarritan erakutsi eta zabaltzen badakite.

Ez dugu besterik esateko… chapeau!