Parrapean jaialdi txikerra baina betea

 

Bilboko Udaleko Kultura Sailak ‘Parrapean-Komiki Egunak’, Euskadin egiten den euskarazko komikiari buruzko jaialdiaren bigarren edizioa antolatu du. Urriaren 31ra arte, Begoñako eta Santutxuko udaltegiek eta Karmelo plazak jarduera egitarau zabala jasoko dute eta guztiak ere doakoak izango dira. Horien artean hitzaldiak, tailer monografikoak, zine proiekzioak, argitaratu diren azken lanen aurkezpenak eta euskarazko komikiaren bigarren azoka egongo dira.

Komikigile zein komiki aditu andana bertatik pasatuko da: Gregorio Muro, Amaia Ballesteros, Dani Fano, Guillermo Gonzalez, Amparo Acarregui, Marika, Mamen Moreau, Isabel Franc, Josune Muñoz, Adur Larrea, Axpi, Francisco Fructuoso, Ioni Artetxe, Igor Leturia, Mikel Mardones, Asisko Urmeneta…

Hona hemen programazioa aurkezteko argitaratu den bideoa

 

 

Parrapean komiki egunak: lehen erakusketak martxan

unnamedParrapean-Komiki Egunak euskal komikian espezializatutako Bilboko jaialdia da. Erakusketa birekin hasi da ekimen komikizalea, Harriet: komikiaren adorea erakusketarekin Begoñako liburutegian, eta baita bigarren erakusketa batekin: Marika Vila, emakume ahotsa. Estereotipoak apurtzen. Begoña auzoko udaltegian dago ikusgai.

Halere, komiki-jaialdiaren egituratuaren eduki nagusiak urriaren 24tik 31ra bitarte egingo dira. Horrekin  batera, jaialdiak eman ohi duen Joseph Camino ohorezko saria Gregorio Murok jasoko du. “Egin duen lan handiaren aintzatespen gisa, 80ko hamarkadan euskal komikiaren g20151019_132935arai goreneko egile azpimarragarrienetakoa izan baitzen”.

Egitarauaren harira, zenbait ekitaldi azpimarratuko ditugu: Korsarioen Ostatua (Dani Fano eta Guillermo Gonzalez) komikiaren aurkezpena; Gabriel Aresti: BioGrafikoa (Adur Larrea) komiki-lanaren aurkezpena; Komikiak sortzen izenburuko tailerrak; emakumeen eta komikiaren arteko harremanari buruzko mahai-ingurua; Euskal Komikien Azoka…

Gogoratu ekitaldi guztiak Begoña eta Santutxu auzoetako udaltegietan egingo direla.

 

Irudientan Harriet: Komikiaren adorea eta Marika Vila, emakume ahotsa erakusketen irudiak.