Aitorren ametsa, 2015eko produkzioan komiki bat gehiago

 Marie-Christine Thiry Merlo zeramikalari eta margolaria da.  Arrangoitzeko impasse de l’hydro kalean aurkituko duzue bere tailerra. Baina arlo artistikoSin título horietatik aparte,  Marie-Christin bederatzigarren artearen alorrera ere hurbildu da, oraintxu  jakin izan dugunez. Iazko euskal komiki produkzioari komiki bat gehiago gehitu behar zaio beraz, guztira paperezko 18 euskal komiki  ditugularik.  Aitorren ametsa izenburua duen komikia oraindik ez da heldu gure eskuetara. Gaia, iparraldeko argitaletxe ezberdinek sarritan darabiltena da, euskal mitologia edo euskal folklorea gaurkotuarena. Zortziko argitaletxeak zabaldutako oharrean azaltzen denez: “beraz  joaldun-surflariaren abentura dardaratsuak irudi oniriko eta kolorotsuetan kondatzen dauzku: egun batez Neptuno, itsasoen Erregeak, Euskal Kostaldeko zaintzale sutsuak, huni bere biziko misio ospetsuena gomendatzen dio, ordu arte hain goxo eta ametsezkoa zeramala. Aitorrek beharko ditu izpiritu gaiztoak haizatu, batez ere Detritus lotsagarriarena, Printze Ilun munstroa, Urdin Haundia kutsatzen duen hondakinzalearena, uraren baitan duen indar kaltegarria gero ta gehiago zabaltzen duena. Idazle-marrazkilariak pertsonai erakargarrien poesia eta pikareskogoa intriga jostalari batean nahasten ditu, ttunttunroz eta roller coasterrez fan den mutiko gazte baten uste gabeko bilaketa kondatzen daukula!”
Advertisements

Euskaldunak erdal komikietan (V): Jean Etcheverry

“Euskaldunak erdal komikietan” sekzioa alde batera lagata izan dugu azken hilabeteetan. Gaur bostgarren sarrera egitera animatu gara Émile Bravok autorizacion (2)2003an argitaratu zuen Jules serieko album baten harira. Ponent Monen gaztelerazko edizioaren ale bat da esku artean duguna eta istorioa “Casi enterrados” du izena. Jules eta bere lagunek espeleologia irteera bat egin dute eta, derrigorrez komiki abentura on batek eskatzen duen bezala, lur azpiko labirintoetan galdu egiten dira. Ibiliaren ibiliaz lur azpiko galerietan, hara! nor aurkituko dute. Jean Etcheverry izeneko paleontologo afizionatua, bera ere aspaldian galdu eta noraezean lur azpian denbora luzez ibili dena.

autorizacion0001 (2)Berriz ere, euskal komiki pertsonaien ezaugarri tipikoak errepikatu egiten dira: akzio gizonak, orain arte gizonak izan baitira guztiak, nahiko basatiak, baina kasu honetan karikatura muturrera darama Bravok saguzarrak airean harrapatu eta jaten dituen Nearthental itxurako pertsonaia marrazten duenean. Hori bai, pertsonaia azkenean atsegina ere bada. Beraz komikietako euskaldunen irudikapena, klixe eta topikoen artean kulunkatzen da oraindik ere.

Kataluniar jatorriko familia baten semea da Émile Bravo komikigilea, 1964 urtean jaio zen, Parisen.

Irudiak © Ponent Mon eta Émile Bravo