Komiklub fanzinearen gaineko erakusketa Durangon

publicaciones-F147-502-828-30-490x490Plateruenaren Zilar Astea ospatzeko Komikigintzaren gaia aukeratu dute. Unai Iturriaga eta Sanviren, Udaberririk ankerrena  komikiaren inguruko solasaldia atzo izan zen. Igande honetan, 20an, Komiklub fanzinaren inguruko erakusketa zabalduko da. Komiklub fanzinea 1994tik 2001era kaleratu zen eta  besteak beste, Jon Roman, Alex Olabarri, Rober Garay, Ismael Iglesias, Xabier Etxeita, Anartz Aranguena edo Ander Lauzirika ibili ziran proiektuaren inguruan.

Eñaut Aiartzaguena irudigile iurretarrak bere aldetik, Durango eta Iurretako ikastetxeetan, komikigintzaren inguruko saioak eskaintzen ibiliko da. Eñauten  komiki edo zintarik ikusteko gogorik baduzue  helbide honetara jo:  http://irribarrez.info/

 

Juan Luis Landa arrakastaren gailurrean

Juan Luis Landa un dessinateur à suivre!” Juan Luis Landa jarraitu beharreko marrazkilaria omen da. Googleen Juan Luis Landaren azken berriak jarraitu nahi duenak Frantziako komiki merkatuan izan duen arrakastaren seinaleak baino ez ditu aurkituko.

Beraz, adi! Jarraitu beharreko irudigilea omen da errenteriarra, Raule gidoilariarekin batera sortu duen  lana azken1874_couv hilabeteetan Frantzian saldutakoen zerrendetan lehenengo hamarren artean kokatu da.  Arthus Trivium da seriearen titulua eta “Les Anges de Nostradamus” lehen alearen izenburua.

Hala ere Landaren ibilbidea luzeko ez da atzo goizekoa. 1984. urtean abiatu zen ilustrazioan modu profesionalean Ipurbeltz aldizkariaren eskutik. Lan ugari argitaratu ditu ordutik hona. Gabai, Euskal Herriko historiari buruzko komiki bilduma luzean parte hartu zuen, Gabai: vascos ilustres eta Egin egunkariarentzat 1992-1993 urteetan umore orri ugari sortu zituen. Irati eta “El fuerte” albumekin Europako merkatuan abiatu zen, eta bera lanak zeinbat hizkuntzatara itzuli ere. Nafarroako konkistaren 500. urteurrenarekin “1512: In Memoriam” nobela ilustratu zuen, eta azkenik, XVI. mendean kokatzen den istorio berri batekin bueltatu da Frantziar merkatuaren konkistara: Arthus Trivium. Merkatua konkistatzea lortu du ere, merkatuaren salduenen artean kokatu baita.

 XVI. mendean, Frantzian, Nostradamus mediku eta astrologoak bere diszipulu gazteak, Obscura, Angulus et Arthus,  herrialdeko bazter ezberdinetara bidaltzen ditu. Nostradamusen zientzia eta erlijio zalantza  konpontzea dute helburu.

 

 

Mattin ilustratzailearen txokoan

Mattin marrazkilariaren erakusketa ikusgai egongo da Aiete Kultur Etxean 2016ko otsailaren 23tik maiatzarenaiete poztala copia 22ra, Ilustratzailearen Txokoa izeneko proiektuaren barruan. Egitasmo honekin Galtzagorri Elkarteak eta Aiete Kultur Etxeak bertako ilustratzaileen lana ezagutzera eman nahi dute.  

 Otsailaren 23tik maiatzaren 22ra Iñaki Martiarena Mattin marrazkilariaren lanak izango dira ikusgai. Ilustratzailearen txokoan bilduko dituzte egile donostiarraren marrazki, zirriborro, liburu eta komikiak. Galtzagorri Elkartearen eta Donostia Kulturaren arteko elkarlanaren emaitza da proiektu hau, eta ilustratzaileen lana aintzat hartzeko helburua du.

2012ko urrian Aiete Kultur Etxean inauguratu zenetik, bertatik igaro dira Iban Barrenetxea, Eider Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga, Maite Gurrutxaga, Aitziber Alonso, Jokin Mitxelena, Estibalitz Jalon, Jon Zabaleta, Belen Lucas, Leire Urbeltz, Marrazioak topaketak eta Asun Balzola, besteak beste.

Iñaki Martiarena Mattin  (Donostia, 1967) informazioaren Zientzietan lizentziatua da . Hogei urte baino gehiago daramatza ilustrazio lan profesionala egiten. Nagusiki, euskarazko idatzizko prentsan egin du lan: Euskaldunon Egunkaria, Berria, Argia, Irutxuloko Hitza, Napartheid, Ipurbeltz… 2013an Sua itzali, hiria piztu komikia argitaratu zuen (Donostia Sutan 1813-2013 Elkartea). 2015ean Ainara Saezek idatzitako Txoriak ezkutatzen zuena liburua plazaratu berri du.

Teknika eta formatuei dagokienez, tinta txinatarraz gain, tenperak, marrazkiak eta ordenagailuz egindako irudiak erabiltzen ditu. Ilustrazio eta komikiaz gain, zuzeneko emankizunak ere eskaintzen ditu. Emankizun horietan ipuina eta ilustrazioa uztartzen ditu, baita musika ere.