Plateruenaren Zilar Astea ospatzeko Komikigintzaren gaia aukeratu dute. Unai Iturriaga eta Sanviren, Udaberririk ankerrena komikiaren inguruko solasaldia atzo izan zen. Igande honetan, 20an, Komiklub fanzinaren inguruko erakusketa zabalduko da. Komiklub fanzinea 1994tik 2001era kaleratu zen eta besteak beste, Jon Roman, Alex Olabarri, Rober Garay, Ismael Iglesias, Xabier Etxeita, Anartz Aranguena edo Ander Lauzirika ibili ziran proiektuaren inguruan.
Eñaut Aiartzaguena irudigile iurretarrak bere aldetik, Durango eta Iurretako ikastetxeetan, komikigintzaren inguruko saioak eskaintzen ibiliko da. Eñauten komiki edo zintarik ikusteko gogorik baduzue helbide honetara jo: http://irribarrez.info/