Bideoa

Bejako Banda Desenhada jaialdian

Programa zabala eskaintzen du Portugaleko Beja hirian ospatzen den komiki edo Banda Desenhada jaialdiak . Egitaraua maiatzaren 26tik ekainaren 11ra zabalik izango den arren, batez ere asteburu honetan bilduko dira egile gehienak (27 eta 28an). 27an João Miguel Lameiras adituak euskal komikigintzaren azterketa egingo du Euskal Herritik bertaratu den Gregorio Muro Harrieten laguntzarekin.

Alentejon kokatuta dagoen hiri ederra da Beja. Haren erdigune historikoan, eta batez ere, eskualdeko MuseoaIMG-20170527-WA0005 (1)n ospatuko dira ekitaldi gehienak. Hainbat erakusketa ere, 18, ikusgai jarri dituzte. Hauetarik batzuk benetan dira interesgarriak, Frantzia edo Estatu Batuak bezalako komikigintzaren erdigune boteretsuetatik urrun egiten den lana ezagutzeko. “Periferikoak” bai, adibidez Portugal, Errumania, Angolako

IMG-20170527-WA0015

Valentin Tanăse egile errumaniarra

lurraldean  sortzen den komikigintza, baina ez da gehiegi azaldu beharrik, sarri arte lan interesgarrienak justu periferia horietan sortzen direla. Euskal Herrian kasu.

Gregorio Muro Harriet gidoigilea eta aspaldiko urteetan Harriet ediciones etxearen sortzailea  ere bai, hitzaldiak eman eta kontaktuak egiteaz aparte, Bejatik komikeriren irakurleentzat primerako berriemailea  bihurtu da ere. Eskerrik asko Gregorio!

Advertisements

Zientzia Komikietan erakusketa Ondarroan!

Erakusketa

Maiatzaren 10etik 21era Luterl taldeak eta Zientziaren Giltzak Elkarteak antolatu duten Komiki erakusketa zabalik dago Ondarroako Udal Erakusketa Aretoan: Zientzia Komikietan.

Erakusketa bi ataletan banatuta dago. Batetik, Donostiako Donostia International Physics Center eta eta CIC nanoGUNE Ikerketa Zentroko kideek, komikigintza erabiliz gaztetxoek nanozientziaren mundua ezagut dezaten, iaz antolatu zuten komiki lehiaketaren berri ematen du. Lehiaketan jasotako ideiak komiki liburu batean jaso zituzten: Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren boterea. 

Bigarrenik, Ondarroako Lutel Taldeak, bere komikitekan arakatuz, zientziari buruzko erreferntziak nola azaldu ohi diren erakusteko, genero desberdinetako hamar komiki aukeratu ditu, beraiei buruzko argibideak azalduz. Hauek dira:

TBO. Egileak; SABATES / NIT / …
ALJEBRA.  Egilea; LUIS DURAN.
PIZTIAK OTZANAK. Egileak; HARKAITZ CANO eta IÑAKI G. HOLGADO.
ENJAMBRE-tik “HISTÓRICAS”. Egilea; MANOLI LÓPEZ “Srta. M”.
SPIDERMAN. “INDEFENSO”. “¡SUPERHEROE DE PRIMERA!”.Egileak; BILL JEMESeta BRIAN MICHAEL BENDIS (argumentua). BRIAN MICHAEL BENDIS (gidoia). MARK BAGLEY (marrazkiak). ART THIBERT (tindatzailea). STEVE BURCELLATOR eta JC (kolorea).
EN UN LUGAR DE LA MENTE. Egilea; JOSEP Mª. BEA.
LA CHICA INCLINADA, LAS CIUDADES OSCURAS. Egileak; BENOÎT PEETERS eta FRANÇOIS SCHUITEN.THE LONG TOMORROW. Egileak; DAN O’BANNON eta MOEBIUS (Jean Giraud).
LAS TORRES DE BOIS-MAURY. 1/ BABETTE. Egilea; HERMANN HUPPEN.
LOS COMPAÑEROS DEL CREPÚSCULO. 3/ EL ÚLTIMO CANTO DE LOS MALATERRE. Egilea; FRANÇOIS BOURGEON.

2017ko lehiaketa

Bestalde, 2017ko lehiaketara aurkezteko epea zabalik dago. Iazko erronkak izan zuen arrakastarekin pozik, nanobotereak dituzten superheroi berriak asmatzeko eta sortzeko deialdia egin dute.

Ekainaren 11ra bitartean, superheroien istorio berriak aurkezteko aukera izango dute parte hartzaileek. Bi kategoria bereiziko dituzte: 14 eta 18 urte bitartekoentzat, eta, bestea helduentzat. Bakarka zein taldeka egin daiteke komikia.

Iaz bezala, nanomunduan materialetatik sortzen diren propietate harrigarrien eta nanozientzian egin diren ikerketen emaitzen inguruko informazioa eskuragarri izango da webguean: www.nanokomik.com

Lehiaketara aurkeztutako lanetan jasotako ideiekin, nanofikzioko beste komiki bat sortuko dute. 18 urtetik gorako kategorian irabazle suertatzen denari eskainiko zaio aukera komiki hori egiteko.