“Parrapean komiki egunak” topaketen baitan, Bilboko Udaleko Kultura Sailak Parrapean IV. Komiki Lehiaketa deitu du. Lehiaketaren oinarriak hauexek izango dira:
- Parte-hartzaileak
14-17 urte bitarteko guztiek parte har dezakete lehiaketan, bai bakarka baita taldeka ere.
- Kategoria:
Kategoria bakarra izango da: euskarazko komikia edo testurik gabeko komikia.
- Gaia eta formatua:
Gaia librea da, baina protagonistak pertsonaia originalak izan behar dira, baita istorioa ere. Pertsonaiak eta istorioa, biak, sortze-lan propioak eta argitaratu gabeak izan behar dira.
Obraren teknika librea da.
Kolorez edo zuri-beltzean aurkez daitezke lanak.
Lanak derrigorrez 2 orrialdekoak izan behar dira, A4 tamainakoak eta formatu bertikaldunak. Posible bada, paperean ez ezik, lanak formatu digitalean ere aurkeztu behar dira.
- Hizkuntza:
Lanak euskaraz aurkeztu behar dira edo testurik gabeko komikia ere izan daiteke.
- Aurkezteko era:
Lanetan ezin da egilearen izena agertu. Titulua edo goiburua erabili behar da obra aurkezteko, eta gutun-azal batean entregatuko da eta ez da jarriko ez sinadurarik, ez izenik.
Gutun-azal horren barruan beste txikiago bat sartu behar da, titulu edo izen bera erabilita. Gutun-azal txikiaren barruan dokumentazio hau aurkeztu behar da:
- Honako datu hauek azaltzen dituen agiria: egilearen izen-abizenak, harremanetarako telefono-zenbakia, ikastetxea, jaioteguna, helbidea eta helbide elektronikoa.
- NANaren fotokopia (edo jatorrizko nazioko antzeko agiriarena)
- Egilearen idazkia, idazlana orijinala, argitaratu bakoa eta beste lehiaketaren batean saritu gabea dela ziurtatzeko.
Taldean egindako lanetan, taldeko kide guztiek aurkeztu behar dute dokumentazio hori.
- Lanak aurkezteko lekua eta eguna:
Lanak eskuan entregatu ahal dira, edo postaz bidali, helbide honetan:
Begoñako Udaltegiko Liburutegia
Circo Amateur Club Deportivo k. 2
48004 Bilbo
Ordutegia: astelehenetik barikura, 09:00- 20:30 (astelehen
goizez itxita dago) eta zapatuetan, 10:00-14:00.
Obrak aurkezteko epea 2017ko irailaren 18tik urriaren 6ra bitartekoa (data-tarte horretan Correos-eko zigilu-marka duten lanak onartuko dira).
- Sariak:
Hiru sari hauek banatuko dira (nahiz taldeka, nahiz norbanaka izan):
Lehen saria:
Intuos Pen Tablet, Xabiroi aldizkariaren album bat eta
lau ale, marrazteko materiala Goyaren liburu eta paper-dendaren eskutik, komikia BERTON aldizkarian argitaratzea eta diploma.
Bigarren saria:
Xabiroi aldizkariaren album bat eta lau ale, komiki sorta, marrazteko materiala Goyaren liburu eta paper-dendaren eskutik eta diploma.
Hirugarren saria:
Xabiroi aldizkariaren album bat eta lau ale, marrazteko materiala Goyaren liburu eta paper-dendaren eskutik eta diploma.
- Sari-banaketa
Sari-banaketa urriaren 21ean, zapatuan, 12:00etan, izango da “Parrapean komiki egunak” topaketen baitan, Karmelo Plazan.
Irabazleek sariak banatzeko ekitaldian egon beharko dute, edo bestela haien ordez norbaitek jasoko du.
- Lanen jabetza:
Irabazleek zein aukeratutako guztiek lanak argitaratzeko eta zabaltzeko eskubidea emango diote Bilboko Udaleko Kultura Sailari, emandako sariaz gain, ezer ordaindu barik.
Kultura Sailak eskubide hori erabili ahal izango du honetarako:
- Baimena emango dio Berton aldizkariari irabazlearen lana argitaratzeko.
- Saritutako lanak eta aukeratutako beste batzuk argitaratzeko, paperean edo formatu digitalean. Dena den, saridunak ez diren egileen lanak argitaratu baino lehen euren baimena eskatuko du Kultura Sailak.
- Erakusketa baten bidez zabaldu ahal izango ditu saridunen eta aukeratuen lanak.
- Saritutako lanak Bilboko Udalaren web orrian eta sare sozialetan zabaltzeko eta argitaratzeko.
2018ko otsailetik aurrera, egileek askatasuna izango dute beraien lanak nahierara erabiltzeko.
- Parte-hartzaileen erantzukizuna
Parte-hartzaileen erantzukizuna izango da aurkeztutako lanek bestelako egile-eskubiderik ez izatea, baita irudi-eskubide edo antzekoengatiko edozein erreklamazioren ardura ere.
Era berean, lanen autoretzarekin lotutako edozelako erreklamazioak artisten ardurapean egongo dira.
- Epaimahaia:
Aditutako epaimahai batek irabazleak aukeratuko ditu. Komiki arloko 3 adituk osatuko dute epai-mahaia.
Lehiaketaren epaia komiki-lehiaketako sari-banaketan jakinaraziko da, urriaren 21ean, 12:00etan.
- Aurkeztutako lanak
Antolatzaileek aurkeztutako lanak babestuko dituzte (originalak badira), eta horien zuzentasunaren ardura izango dute.
Sari-banaketa egin ondoren, 15 eguneko epea izango dute parte-hartzaileek euren lanak itzultzeko eskatu ditzaten. Bestela, Udalak suntsitu egingo ditu eskatu ez zaizkion lanak.
- Bestelakoak:
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.
Antolatzaileek beharrezko diren aldaketak egin ditzakete lehiaketak ondo funtzionatu dezan.