Komikigintzaren aldeko apustua

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak lehenengoz sustatuko ditu komikigintzarako eta ilustraziorako diru-laguntzak. Horrela azaldu zuen Gasteizko Artium Museoan izandako bilera publiko batean Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak.  105.000 euro laguntzak bideratuko dira sektore honetara.

Batetik, 60.000 euro bideratuko dira komikiak edo eleberri grafikoak egitea helburu duten proiektuetara; bestetik, 45.000 euro bideratuko dira album ilustratuak egitea helburu duten proiektuetara.

Komikigintza laguntzera bideratutako lehen kontu-sail horren bidez, lau proiektu lagunduko dira, bakoitza 15.000 eurokoa; egitasmo horietako bat 30 urtez azpiko marrazkilari batena izango da. Era berean, album ilustratuen proiektuak diruz laguntzea helburu duen deialdiaren bidez hiru proiektu lagunduko dira, bakoitza 15.000 eurokoa, eta horietako bat 30 urtez azpiko gazte bati zuzendua izango da.

“Deialdi honek bi helburu ditu. Lehenengoa, komikigintzari eta ilustrazioari hauspoa ematea, sortzaileen bidea erraztuz. Izan ere, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren konpromiso nagusietako bat sortzaileei babesa ematea da. Bigarrenik, arlo honek gure herrian duen garrantzia nabarmendu nahi dugu eta agerikoagoa egin nahi dugu, gure kulturaren ikusgaitasuna nabarmentzea baita Sailaren beste funtsezko konpromiso bat”, azaldu zuen Zupiria sailburuak.

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s