Parrapean IV. komiki lehiaketa martxan

“Parrapean komiki egunak” topaketen baitan, Bilboko Udaleko Kultura Sailak Parrapean IV. Komiki Lehiaketa deitu du. Lehiaketaren oinarriak hauexek izango dira:

  1. Parte-hartzaileak

14-17 urte bitarteko guztiek parte har dezakete lehiaketan, bai bakarka baita taldeka ere.

  1. Kategoria:

Kategoria bakarra izango da: euskarazko komikia edo testurik gabeko komikia.

  1. Gaia eta formatua:

Gaia librea da, baina protagonistak pertsonaia originalak izan behar dira, baita istorioa ere. Pertsonaiak eta istorioa, biak, sortze-lan propioak eta argitaratu gabeak izan behar dira.

Obraren teknika librea da.

Kolorez edo zuri-beltzean aurkez daitezke lanak.

Lanak derrigorrez 2 orrialdekoak izan behar dira, A4 tamainakoak eta formatu bertikaldunak. Posible bada, paperean ez ezik, lanak formatu digitalean ere aurkeztu behar dira.

  1. Hizkuntza:

Lanak euskaraz aurkeztu behar dira edo testurik gabeko komikia ere izan daiteke.

  1. Aurkezteko era:

Lanetan ezin da egilearen izena agertu. Titulua edo goiburua erabili behar da obra aurkezteko, eta gutun-azal batean entregatuko da eta ez da jarriko ez sinadurarik, ez izenik.

Gutun-azal horren barruan beste txikiago bat sartu behar da, titulu edo izen bera erabilita. Gutun-azal txikiaren barruan dokumentazio hau aurkeztu behar da:

  • Honako datu hauek azaltzen dituen agiria: egilearen izen-abizenak, harremanetarako telefono-zenbakia, ikastetxea, jaioteguna, helbidea eta helbide elektronikoa.
  • NANaren fotokopia (edo jatorrizko nazioko antzeko agiriarena)
  • Egilearen idazkia, idazlana orijinala, argitaratu bakoa eta beste lehiaketaren batean saritu gabea dela ziurtatzeko.

Taldean egindako lanetan, taldeko kide guztiek  aurkeztu behar dute dokumentazio hori.

  1. Lanak aurkezteko lekua eta eguna:

Lanak eskuan entregatu ahal dira, edo postaz bidali, helbide honetan:

Begoñako Udaltegiko Liburutegia

Circo Amateur Club Deportivo k. 2

48004 Bilbo

Ordutegia: astelehenetik barikura, 09:00- 20:30 (astelehen

goizez itxita dago) eta zapatuetan, 10:00-14:00.

parrapean_2017_cartel_baja-001

Obrak aurkezteko epea 2017ko irailaren 18tik urriaren 6ra bitartekoa (data-tarte horretan Correos-eko zigilu-marka duten lanak onartuko dira).

  1. Sariak:

Hiru sari hauek banatuko dira (nahiz taldeka, nahiz norbanaka izan):

Lehen saria:

Intuos Pen Tablet, Xabiroi aldizkariaren album bat eta

lau ale, marrazteko materiala Goyaren liburu eta paper-dendaren eskutik, komikia BERTON aldizkarian argitaratzea eta diploma.

Bigarren saria:

Xabiroi aldizkariaren album bat eta lau ale, komiki sorta, marrazteko materiala Goyaren liburu eta paper-dendaren eskutik eta diploma.

Hirugarren saria:

Xabiroi aldizkariaren album bat eta lau ale, marrazteko materiala Goyaren liburu eta paper-dendaren eskutik eta diploma.

  1. Sari-banaketa

Sari-banaketa urriaren 21ean, zapatuan, 12:00etan, izango da “Parrapean komiki egunak” topaketen baitan, Karmelo Plazan.

Irabazleek sariak banatzeko ekitaldian egon beharko dute, edo bestela haien ordez norbaitek jasoko du.

  1. Lanen jabetza:

Irabazleek zein aukeratutako guztiek lanak argitaratzeko eta zabaltzeko eskubidea emango diote Bilboko Udaleko Kultura Sailari, emandako sariaz gain, ezer ordaindu barik.

Kultura Sailak eskubide hori erabili ahal izango du honetarako:

  • Baimena emango dio Berton aldizkariari irabazlearen lana argitaratzeko.
  • Saritutako lanak eta aukeratutako beste batzuk argitaratzeko, paperean edo formatu digitalean. Dena den, saridunak ez diren egileen lanak argitaratu baino lehen euren baimena eskatuko du Kultura Sailak.
  • Erakusketa baten bidez zabaldu ahal izango ditu saridunen eta aukeratuen lanak.
  • Saritutako lanak Bilboko Udalaren web orrian eta sare sozialetan zabaltzeko eta argitaratzeko.

2018ko otsailetik aurrera, egileek askatasuna izango dute beraien lanak nahierara erabiltzeko.

  1. Parte-hartzaileen erantzukizuna

Parte-hartzaileen erantzukizuna izango da aurkeztutako lanek bestelako egile-eskubiderik ez izatea, baita irudi-eskubide edo antzekoengatiko edozein erreklamazioren ardura ere.

Era berean, lanen autoretzarekin lotutako edozelako erreklamazioak artisten ardurapean egongo dira.

  1. Epaimahaia:

Aditutako epaimahai batek irabazleak aukeratuko ditu. Komiki arloko 3 adituk osatuko dute epai-mahaia.

Lehiaketaren epaia komiki-lehiaketako sari-banaketan jakinaraziko da, urriaren 21ean, 12:00etan.

  1. Aurkeztutako lanak

Antolatzaileek aurkeztutako lanak babestuko dituzte (originalak badira), eta horien zuzentasunaren ardura izango dute.

Sari-banaketa egin ondoren, 15 eguneko epea izango dute parte-hartzaileek euren lanak itzultzeko eskatu ditzaten. Bestela, Udalak suntsitu egingo ditu eskatu ez zaizkion lanak.

  1. Bestelakoak:

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.

Antolatzaileek beharrezko diren aldaketak egin ditzakete lehiaketak ondo funtzionatu dezan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s