Komikilari bat ikastoletako lehen testu-liburuetan: Fabo

Ikastolak, Euskal Herriko historian eman den fenomeno kolektiborik handiena eta garrantzitsuena da, ziur asko.  Ikastolen sorrera eta garapena auzolanaren emaitza izan zen. Sortzeko eta ikastola bakoitza aurrera ateratzeko ere, askoren elkarlana  ezinbestekoa izan zen: gurasoak, irakasleak, langileak edo herritar soilak… 60 hamarkadaren amaiera aldera, oztopo eta zentsura guztien gainetik, ikastolak hedatze prozesu bete-betean murgildurik zeuden. Euskara eta euskaraz irakasteko materialak premiazkoak ziran.

Gaur Komikerin berreskuratu dugun liburua, Ikasteko, testuinguru honetan sortutako 20170815_174034materiala da. 1969 urtean Itxaropena, edo Icharopena, argitaletxe zarauztar historikoak plazaratutakoa. Lortu dugun alearen testua nafar-lapurtar euskalkian idatzita dago, baina bizkaieraz zein gipuzkeraz argitaratu zela ere badakigu. Garai honetan oraindik euskararen batasuna hastapenetan zegoen eta alde horretatik jarraibide argirik ez zegoen oraindik.

Umeei irakurtze ikasketaren prozesua erraztearren testua esaldi laburrez osaturik doa, letra handi borobilez. Ukitzen diren gaiak berriz, batez ere gizalegearen inguruko gaiak dira: portaera, garbitasuna etab. Pentsatzen dugu orduko

Eta umeei zuzendutako liburu on bat merezi duenez, ilustrazioak hitzak bezain 20170815_173834garrantzitsuak dira. Ilustrazio alorrean, eta baita komikietan ere, ondo trebatutako autore bat aukeratu zuten Ikasteko biribiltzeko, Jose Antonio Perez Fabo (Martzilla, 1942). Fabo orduko garaietan, La Codorniz eta Trinca aldizkarien kolaboratzailea izan zen. Azken aldizkari honetarako “Don Cirilo y Sanchón” pertsonaiak sortu zituen 70. hamarkadan. Fabo nahiko ezezaguna da batez ere komikigintza laga eta batez ere publizitate mundura bideratu zuelako bere ibilbide profesionala. Hala ere, Manuel Luis Castro Magaz ikerlari galiziarrak duela urte gutxi, 2013an, argitaratu zuen autore honen gaineko ikerketa monografiko bat (“Fabo ilustrador”, ediciones El boletín).

Faboren irudiak, garbiak eta naifak, ederto egokitzen dira  umeen begiradak liburuaren orrietara erakartzeko helburura. Urteak joan, urteak etorri, 1969an ikastoletako ikasleak izan ginen umeok, gaur ere, Faboren irudiak.ondo itsatsirik daramagu gure oroimen okeluren batean.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s