Daniel Redondo omenduko du Parrapean Komiki jaialdiak

“Tintazko itsasoan… branka haizeari!”. Daniel Redondo komikigilearen inguruko erakusketa antolatu dute urtero ospatzen den  Parrapean Komiki Egunen edizioaren baitan. Euskal marrazkilari historiko honen ibilbide luzea azaltzen duen erakusketa, Begoñako Liburutegian izango da ikusgai urriko 16tik aurrera.

Horrez gainera, aurtengo Joseph Camino saria ere Danielek jasoko du. Ekitaldia Santutxuko Karmelo plazan urriaren 21ean ospatuko da, goizeko 12:15etan. Joseph Camino Saria aurretik euskal komikigintzaren aitzindari handiak izan diren pertsonaiak eraman dute.  Joseph Camino berak, Harrietek eta Antton Olariagak… aurten Daniel Redondoren txanda da.

Daniel Redondo Perez komikilaria Bilbon jaio zen 1940 urtean, baina txikia zelarik Hondarribian finkatu zen bere familiarekin. Umetatik komikietarako zaletasun handia erakutsi zuen eta Manuel Gagoren “Guerrero del antifaz”en aleak irentsi zituen. Hala ere, bere erreferentzia artistiko nagusia, Prince Valiant seriea eta pertsonaiaren sortzailea den Hal Foster aipatzen du beti. Bere kontura ikasi zuen marrazten Danielek, Emilio Freixasen liburuxkak erabiliz. Hamabost urte igaro zituen Porcelanas Bidasoan, portzelana dekoratzen 1972 urtean Bartzelonara joan eta bere gaztetako ametsa burutzea erabaki zuen arte.

 

Brugueran

Urte horretan Bartzelonan Bruguera argitaletxerako lanean hasi zen. Pulgarcito eta Din-dan Bruguerako aldizkarietarako pertsonai berri batzuk marraztu zituen: Valeriano Biela eta El profesor Rodrigo del Grifo.

Bruguerak 700 edo 800 pezeta eskasak ordaintzen zituen orrialde bakoitzeko eta marrazkien eskubide guztiak bereganatzen zituzten, euren kasa erabiltzeko. Egileek ezer jakin eta ezer kobratu gabe, beste aldizkari batzuetara saltzen ziran ere euren lanak sarri. “Nahi zutena egiten zuten” adierazi zuen behin Redondok Habeko Mik aldizkarikoei. Bi urtez Brugueran lanean egin eta Sanchis marrazkilariaren lagun mina bihurtu zen, haren aholkua jarraitu zuen, makina ez bihurtu eta egindako lanarekin gozatzeko.

 

Berriro Euskal Herrira 

Bartzelonan bi urte igarota Donostiara ezkondu zen. Euskal Herrian Frankoren heriotzaren ondoren komikigintzarako aukera berriak zabalduko dira. Ipurbeltz aldizkaria Ereinen bultzadaz sortuko da 1977 urtean. Aldizkari honetarako lanean, Gregorio Muro “Harriet” ezagutu zuen. Kolaborazio emankor eta luze baten hasiera baino ez da izango. Sortzekotan zegoen Habeko Mik aldizkariari eskainiko diote euren lana. Daniel Redondok gidoiak aurretik egin bazituen eta baita Harrietek marrazkiak, baina ondo ulertzen du bakoitzak zein den hobeen burutzen dakiten lana eta horrela, Redondo marrazkietan eta Harriet gidoigintzan, osatuko dute profesional bidea hartu zuen bikote artistikoa.

Sorgin seinalea

Habeko Mik aldizkarirako Sorgin seinalea sortuko dute. Azken hau, “La marque de la Sorcière” izenpean Dargauden eskutik best sellerra bihurtuko da Frantzian.  Komiki-sailaren bost aleak XVII. mendean daude girotuak. Elbira Goitiaren  benetako kasuan oinarrituta dago istorioa,  sorginkeri-salaketa faltsu baten ondorioz Inkisizioaren ziegetan erori zen emakukumearen kasuan. Euskaraz eta frantsesez gain gasteleraz, nederlanderaz, danieraz, suedieraz argitaratu zen ere.

Zientzia Fikzioaren alorrean Ion eta Mirka sortu zuten. Ion umezurtza eta Mirka estralurtarraren arteko harremanak kontatzen dituen seriea.

Euskaraz Ereinek argitaratu zuen 1983 urtean, Gazteleraz Ttarttalok 1984ean, eta urte berean, atalka, Pequeño País, El País egunkariko gehigarrian agertu zen. Bestalde Frantzirako eskubideak zuzenean saldu zituzten ere, La Litote etxeak 1986. urtean argitaratu zuelarik lehenengoz eta Alpen Publishers-ek bigarrenez 1990an. Seriearen bigarren emanaldia Habeko Miken argitaratu zen.

Les Humanoïdes Associés argitaletxeak eduki erotikoen ildotik komiki serie bat kaleratzea otu zitzaion 1991, Fripons.  Ospe handiko kolaboratzaileen artean Daniel Redondo eta Harriet ibili ziran, Été fripons izeneko alean.

1990 urtean, Ikusager Gasteizko argitaletxearen enkarguz Eusko Legebiltzarra albuma marraztu zuen. Lana Redondok hasi bai, baina arazo familiarrak tarte, Luis Martorell egileak bukatu behar izan zuen. Maite Ruiz de Aostrik egin zuen gidoia. 20.000 ale argitaratu ziren, Eusko Legebiltzarrean dohainik banatu zirenak.

La Jeunesse de Barbe-Rouge

90 hamarkadan krisi orokorra eman zen komikiaren sektorean, eta horrek autore askoren uztea ekarri zuen. Euskal egileen artean, Daniel Redondo  aktibo jarraitu zuen bakarrenetariko bat izan zen. 1990 urtean Dargaud argitaletxeak Jean-Michel Charlier eta Victor Hubinon sortutako Barbe-Rouge piratan oinarritutako prekuela bat egitea enkargatu zioten Redondori eta Christian Perrissin gidoigile gazteari.

La Jeunesse de Barbe-Rouge seriearen bost aleak 1996 eta 2001 bitarte argitaratuko dira Frantzian, Herbehereak edo Alemania bezalako herrialde ezberdinetan. Jean frantziar ofizial gaztearen eboluzioa kontatzen dute liburuetan Barbe-Rouge beldurgarria bihurtu zen arte, Karibeko Deabrua.

Nazioarteko ibilbidea atzean utziz, 2000 urtetik aurrera Saure etxearen enkarguz beste album batzuk burutuko ditu: Aritz: Nayarit-eko altxorra eta Knossos-eko ondarea  Pello Gutierrez gidoilariarekin. Gandhi, bizitzaren maisua

Jon Fernandez de Larrea historialarekin batera , Hondarribiko historiako pertsonalitate eta gertaera nabarmenenak azaltzen zituen 20 orriko komikia osatu zuen 2003an.

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s