Alizia eta antzara jokoa: beste komiki bat 2016ko zakura

Lola Moral eta Sergio Garciaren “Alizia eta antzara jokoa” izeneko komikia kaleratu berri du Ttarttalok. Egile biak, Granadakoak, hau da Andaluziakoak, izan arren, komikia frantziar bidetik ailegatu da Euskal Herrira.   Egia esan, egile biak nahiko ezezagunak dira Espainia aldean eta lan gehiena merkatu frantsesean argitaratu dute, Sergio Garciak batipat. Sergio, Lewis Trodheimen mailako egileekin lanean ibili da eta berarekin ere, 2006an, Bande dessinée apprendre et comprendre, komikia ikertzen duen liburu teorikoa argitaratu zuen.

Ttarttalok Delcourt etxeari eskubideak erosi eta Miren Agur Meabe idazle ezagunak euskaratzeko ardura hartu du.

“Alizia irudimen itzela duen neska bat da. Berarentzat, jolasik sinpleena abentura handiena bizitzeko aitzakia bihurtzen da. Haren lagunak, ordea, oso klasikoak dira, eta nahiago dute beren ohiturak ez aldatu. Egun batean, antzara-jolas partida bat hasiko dute. Une horretatik aurrera, dena aldatuko da”.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s