Komikipedia zabalik

Komikipedia, euskal komikien datutegi berria zabalik daukagu dagoeneko. Asmoaren bultzatzaile nagusia Iñaki Otamendi Andoaingo komikizalea dugu. MediaWiki softwarea ezagunaren bitartez, pixkanaka, euskaraz argitaratu ziren komikiak, eta baita momentuan argitaratzen direnak,  bildu eta fitxak osatu nahi ditu. Egileen fitxak ere bai. Frantziako Bedetheque edo  Lambiek Comiclopedia  herbeheretar  ospetsuen ereduak jarraituz euskal komikigintzaren inguruko datuen kontsultarako atari espezializatu berri bat izan nahi du Komikipedia. Erronka ez da makala! Badugu beraz gure KomikipediaKomikeritik ongi etorririk beroena!

2011/2017 euskal komiki bilakaera

Komikeri bloga sortu genuenetik urteroko usadioa bihurtu dugu euskal komikien argitalpen kopuruen zenbaketa egitea. Zenbaketa horren emaitza taula batean urtero argitaratzen dugu eta euskal komikigintzaren bilakaera orokor bat ikusteko baliagarria da. Zenbaketa xume bat baino ez den arren, tendentziak ulertzeko egokia izan liteke.  Komiki kopuruaren aldetik, behintzat, komiki ekoizpena momentu ezin hobean dagoela esan dezakegu. Ekoizpen horretatik tiratzen duen argitaletxea Harriet ediciones da, aurten zortzi! komiki berri kaleratu baititu.  Komikiaren alde apustu handia egin du argitaletxe honek eta erritmo horretan argitaratzen mantentzen den bitartean euskal komikigintzaren  emaitza orokor onak izango ditugula urtero uste dugu. Hala ere argitalpenen abanikoa zabala da. Azken urteetan modu erregularrean, komikiren bat kaleratzen duten argitaletxeak hauek  dira: Astiberri , Xabiroik , Elkar (De Rerum Natura bi urterik behin) etab. Bertsolari aldizkariakoek ere, euren bigarren komikia argitaratu dute 2017 honetan. Azpimarratzekoa sortu den argitaletxe berria ere: Gureberriak.

Gabezi guztiak kontuan harturik eta abiapuntua zein den ahaztu gabe euskal komikigintza momentu onean dagoela baiezta dezakegu duda barik, bai ekoizpen kopuruaren aldetik  eta baita, batez besteko kalitatearen aldetik ere.

 

2017ko uztaren azken zenbaketa: 30

Gure azken zenbaketaren arabera, hona hemen aurten kaleratutako komiki guztien zerrenda. Gure kontaketaren arabera, eta nobedade berririk ez dagoen bitartean, honela uzten dugu. 30 komiki argitaratu dira behingoz (eskerrik asko Igor Leturiari azken orduan emandako informazio berriagatik).

Bestalde,  euskal komikigintzaren martxan aztertu nahi duen ekimen berri bat martxan jarri dela jakinarazten  dizuegu:  komikipedia. Hemen doa ekimenaren atzean dagoen Iñaki Otamendiri gure agurrik beroena.

  1. Eusklabo alaiak / Asisko / Gureberriak, 978-84-697-6359-9
  2. Zulo bat oroimenean / marrazkia, Pascal Regnauld ; gidoia, Roger Seiter ; [itzulpena, Miel A. Elustondo] / Harriet Ediciones, 978-84-947646-0-8
  3. Santa familia / Eider Rodriguez ; Julen Ribas / Euskal Herriko Ikastolak, 978-84-946072-6-4
  4. Sorgin seinalea / gidoia, Gregorio Muro Harriet ; marrazkia eta kolorea, Daniel Redondo/ Harriet Ediciones, 978-84-946519-7-7
  5. Waluk / Ana Miralles, Emilio Ruiz ; [Bego Montorio, itzulpena]/ Astiberri, 978-84-16880-38-6
  6. Tipi-tapa / Susanna Martínen komikia Desazkunde eta Bizitze Ona Sarearentzat / Mugarik Gabe
  7. Wounded / gidoia, Damien Marie ; marrazkiak eta kolorea, Loïc Malnati ; [itzulpena, Joanes Urkixo Beitia] / Harriet Ediciones, 978-84-946519-4-6
  8. Asterix eta pertza / testua, René Goscinny ; marrazkiak, Albert Uderzo ; [itzulpena, Maddalen Arzallus (Bakun itzulpenak)] / Salvat, 978-84-696-2109-7
  9. Inozoen errua / gidoia, Laurent Galandon ; marrazkiak eta kolorea, Anlor ; [itzulpena, Joanes Urkixo Beitia ; moldaketa grafikoa, Gregorio Muro] /Harriet Ediciones 978-84-946519-6-0
  10. Hegoak astinduz / gidoia, Laurent Galandon ; marrazkia eta kolorea, Arno Monin / Harriet Ediciones, 978-84-946591-2-2
  11. Asterix Italian / textua, Jean-Yves Ferri ; marrazkiak, Didier Conrad ; kolorea, Thierry Mébark ; [itzulpena, Maddalen Arzallus] / Salvat, 978-84-696-2040-3
  12. Neska hura hegan hasi zen eguna / gidoia, Beka ; marrazkiak, Marko ; margoak, Maëla Cosson ; [itzulpena, Miel A. Elustondo] / Harriet Ediciones, 978-84-947646-1-5
  13. Autobusa berriro bera gabe abiatu zen egunekoa / gidoia, Beka ; marrazkiak, Marko ; margoak, Maëla Cosson ; [itzulpena, Joanes Urkixo Beitia]
  14. Darwin : teoriaren eboluzioa / Jordi Bayarri ; itzulpena, Maialen Berasategi /Ikaselkar, 978-84-16752-93-5
  15. Irribarrez : Uretako bilduma : #GaurkoTira 2016/2017 ikasturtea /[marrazkiak eta testuak, Eñaut Aiartzaguena / Eñaut Aiartzaguena
  16. Itzulera / Duhamel [itzulpena, Miel A. Elustondo] / Harriet Ediciones, 978-84-947646-4-6
  17. Isidoro Fagoaga: bada tenorea / testua, Jon Abril; marrazkiak Joseba Larratxe “Josevisky” / Berako Udala
  18. Arditutakoak / testua, Mikel Begoña; marrazkiak Adur Larrea / Bertsolari aldizkaria
  19. De Rerum Natura 7 / Zaldieroa / Elkar
  20. Jaizkibel konpainia. 20 urte / Iñigo Goikoetxea
  21. Txomin, Txirulo eta Latxa /  Jon Mikel Udakiola / Txipibooks, 978-1974688449
  22. Alaia, euskalduna eta musulmana / Pernan Goñi / Zas! Zurrumurruen aurkako sarea
  23. Lami, bidaiaren hasiera / Mikel Antero / Gaztezulo
  24. Antxintxiketan: Lasterketa demokratikoa #2 / Ian Nose / Ahabi comics (CreateSpacen eskaripean inprimatua)
  25. Non legimus: hitzen gerra / Gabriel Alejandro ; Ian Nose / Ahabi comics (CreateSpacen eskaripean inprimatua))
  26. Zonbat diru hainbat miru / Pxix ; Ttipilo / ZTK 979-10-93099-22-4
  27. Ondo maite nazazu : tratu txarreko istorio bat / Rosalind B. Penfold / Astiberri ; Bizkaia Foru Aldundia, 978-84-16880-43-0
  28. Fast brains: adimen sortzailea eta nerabeak / Mikel Arbiza ; Joseba Larratxe
  29. Kemena / Garazi Albizua / Denonartean,  978-84-16791-53-8
  30. Homo: Suak guztia aldatu zuenean / Daniel Piqueras Fisk / Narval, 978-84-946784-3-1