Komikipedia zabalik

Komikipedia, euskal komikien datutegi berria zabalik daukagu dagoeneko. Asmoaren bultzatzaile nagusia Iñaki Otamendi Andoaingo komikizalea dugu. MediaWiki softwarea ezagunaren bitartez, pixkanaka, euskaraz argitaratu ziren komikiak, eta baita momentuan argitaratzen direnak,  bildu eta fitxak osatu nahi ditu. Egileen fitxak ere bai. Frantziako Bedetheque edo  Lambiek Comiclopedia  herbeheretar  ospetsuen ereduak jarraituz euskal komikigintzaren inguruko datuen kontsultarako atari espezializatu berri bat izan nahi du Komikipedia. Erronka ez da makala! Badugu beraz gure KomikipediaKomikeritik ongi etorririk beroena!

Advertisements

One comment on “Komikipedia zabalik

  1. Iñaki naiz eta eskerrak eman nahi nizkizun proiektu honen berri emateagatik.

    http://www.komikipedia.eus atarian urteka antolatu ditugu euskaraz argitaratutako komikiak, eta apurka apurka autore, argitaletxe eta itzultzaileei buruzko informazioa osatzea da helburua .Ikusgarri eta eskuragarrijarri nahi dugu euskarazko komikigintzarekin lotutako guztia.

    komikizale askok euskaraz argitaratutako komikien datu base bat izatea garrantzizkotzat
    jotzen zuten, eta etorkizunean informazioa antolatu eta euskal komikizaletasuna sustatzeko beste webgune sistema egokiago batengan pentsatu badaiteke ere, behintzat orain euskaraz sortu edo euskara itzultzen diren lanen zerrenda eguneratua edukitzeko aukera dugu. Euskarazko komikigintzrai buruzko komikeri eta https://eibar.org/blogak/e-gorblog bezalakoproiektuak ezinbestekoak izan dira ere Komikipedia sortzeko bidean.

    Dena den, Wiki formatuan sortu izana ez da kasualitea, komikipediaren asmoa ez baita norbanako baten proiektu pertsonala izatea, komikizaleon arteko elkarlanari begira sortutako tresna izatea baizik: interesatua dagoen edonork wiki honetarako eduki berriak sortu ditzake eta dagoen informazioa osatu edo akatsak zuzendu.

    Bestalde,Euskal Wikipediaren eta Komikipediaren arteko etengabeko”jolas” batean sinisten dut, euskal komikigintzak atari espezializatuak behar baititu baina era berean Wikipedian euskal komikigintzari buruzko informazio osatuena edukitzea behar beharrezkoa dela uste baitut.

    Espero dut proiektuak komikizaleon gogo eta beharrak nolabait asetzeko baliagarria izatea eta ekarpen berriei irekia dagoela ez ahaztu

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s