Erraondoko danbolinteroa

Behin baino gehiagotan esan dugu Asiskoren Erraondoko azken ttunttuneroa euskal komikigintzak daukan harribitxi politenetariko bat dela. 1917ko Arturo Campionen ipuin batean oinarriturik, Asiskok “ipuin-grafikoa”  bihurtu zuen Campionen lana. 1993 urtea zen.  1994ean, La Habanako Komiki Jaialdiak, Palma Real saria eman zion lanari.  Gaur post honetan aipatuko dugun liburua berriz Asiskorena baino  35 urte lehenago argitaratu zen, 1958. urtean, eta Asiskoren lanaren aurrekaria izan zen. Erraondo-ko azken danbolinteroa, liburua baino, egia esan, koaderno bezala katalogatu dezakegu , 22 orrialde baino ez baititu argitalpenak,  baina kontuan hartu behar dugu XX. mende erdialdean zentsura zela eta euskarak bizi zuen egoera zein zen. Alde horretatik begiratuta euskaraz argitaratutako lan bakoitzak du berebiziko garrantzia. Eta Erraondo-ko azken danbolinteroak bere garrantzia du, noski baietz.

Ez da komikia, ilustratutako ipuina da Erraondo-ko azken danbolinteroa. 20180228_135134Euskaltzaindiaren babespean argitaratu zen Graficas Ellacuria inprentan. Zutabe bitan antolaturik daude Justo Mari Mokoroak egokitutako testuak, euskaraz eta gazteleraz.

Ilustrazioen ardura Angel Badillok izan zuen. Angel Badillo Pardo (1926-2013)  akuarelatan berezitu zen pintore bilbotarra izan zen.   Arte Grafikoetan espezializatutako Grijelmo etxeko langilea izanik, afixak eta liburuetarako irudiak sortu zituen. Pintore bezala hainbat erakusketetan hartu zuen parte.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s