Teles eta Nikok 100 urte!

IMG_6593

Ehun urte bete dira apiril honetan Teles eta Niko sortu zirela. Euzko-Deyan, 1918ko apirilaren 1ean agertu ziren lehenengoz eta euskarazko komikigintzak eman dituen lehen pertsonaia finkoak izan ziren. 

Bilboko Plaza Barriko lokal batean, Euzkadi egunkaria inprimatzeko erabiltzen zen errotatiba berean, inprimatzen zen Euzko-Deya astekaria. Euskara hutsez argitaratzen zen aldizkaria Euzko Gaztedija-koen eskutik. 1918ko jorraileko 1ean, (hots, apirilaren 1ean) ilustratzaile anonimo batek eman zion hasiera serieari.  Max eta Moritz, edo Kantzenjammer Kids gogora dakarten ume bihurri parea dira Teles eta Niko. Globoak, marra zinetikoak eta onomatopeiak, hau da, komikigintza modernoaren ezaugarriak IMG_6582erabiltzen baziren ere, oraindik irudien edukina azaltzeko testu luzeak erruz agertzen dira. Bineta-azpiko testu lagungarri, edo didaskalien, presentzia garai honetako komiki europearraren ezaugarrietako bat da. Didaskaliak 30 hamarkadan ere oraindik ugariak dira Europako komikietan, eta Alain Saint-Ogan komikigile frantziarra izan zen aitzindaria didaskalia astunen desagertzean. Jakina da Ipar-Ameriketako komikigintzak aspaldian baztertuak zituela komikiei itxura askoz biziago bat emanez.

Teles eta Niko-ren egilea nor izan zen oraindik ez dakigu. 1918ko apirileko bigarren zenbakian agertu zen ohar batean “karikaturagile errime batek” laguntza eskaini zietela . Besterik ez dakigu. Aldizkari berean Teles eta Nikoren aurretik beste komiki zinta batzuk agertu ziren ere. Mirri izeneko marrazkilari baten umore garratza agertzen da adibidez. Mirri hau, Paolo de Zamarripa Uraga izan zitekela aipatu zuen behin Jose Maria Unsain ikerlariak. Aurkitu dugun beste izen propio bat Louis Forton da. Garai hartan ospetsua zen egilea Frantzian Les Pieds nickelés izeneko seriearekin. Beste autore batzuk Artazi eta Egitiz goitizenak darabilte, nortzuk diren ez badakigu ere. Eta aurretik aipatu dugun bezala, Teles eta Nikoren egilea nor izan zen ere ez dakigu.  Ehun urte pasa eta gero, gure komikigintzaren misterio lanbrotsuenetako bat izaten jarraituko du.

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s