Zigorgabeko loria: Donostia 1813

Itsasgora edizioak Jose Angel Olabe marrazkilariak bere komikiak ekoizteko sortu duen zigilua da. Olabek, autoedizioaren bidetik beti, hiru liburu argitaratu ditu orain arte: La gloria impune, 1813: San Sebastian (2012), Donostia itxuraldatzen / distorsionando Donostia (2015), ilustrazio liburua hau eta San Sebastian, belle époque y otras historias (2017).

Orain 2012an argitaratutako La gloria impune komika euskaratu du Olabek Zigorgabeko loriaren titulupean.

1813 urtean Wellington dukearen tropa angloportugaldarrek Donostian eragindako erreketa eta triskantsak dira komikiaren gai printzipalak.

Komikia Donostiako liburudendatan eskuragai dago eta baita on-line erosteko aukera dago ondorengo loturetan:


  www Librería online Hontza  
  www Librería online elkar    www Librería online fnac    www Librería online TROA  

Advertisements

Yulenek 98 urte

Euskal Herriko komikigilerik beteranoena Eibarren bizi da eta 98 urte beteko ditu otsailaren 14 honetan. Julen Zabaleta Barrenetxea, “Yulen” ilustrazioari lotuta beti ibili izan da, oraindik ere marrazkigile oso aktiboa dugu eta Euskal Herriko txoko ezberdinak ilusio handiz marrazten jarraitzen baitu.

Hala ere Komikeri orriotan Yulenen izena aipatu behar badugu batez ere euskal komikigintzaren historian aintzindari bezala bete zuen lekuagatik da. Pan-pin aldizkariarekin kolaboratzen hasi zen, 1962ko urtarrilean eta horrela mantendu zen bi urtez, 1964ko abendura arte.

Pan-pin aldizkarirako pertsonai batzuk propio sortu zituen: Piru LaxterkariBixente Arrantzalea edo Xanti Eiztaria. Hala ere, aldizkariaren jarraipen ezak ez zuen pertsonaion garapenaren alde jokatu. 1964ko abendutik aurrera Pan-pin-ek Brugera etxeko istorioen eskubideak erosteari ekin zion eta kolaborazioa bukatu zen.

Dani Fano “Ilustratzailearen Txokoan”


Euskal ilustratzaileen lanak erakusteko eskaparate bikaina bihurtu da Ilustrazioaren Txokoa. Aurretik Aieteko kultur etxean kokatzen den Ilustratzailearen Txokotik pasatu diren ilustratzaile eta komikigileen zerrenda luzea da: Iban Barrenetxea, Eider Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga, Maite Gurrutxaga, Aitziber Alonso, Jokin Mitxelena, Estibalitz Jalón, Jon Zabaleta, Belén Lucas, Leire Urbeltz, Marrazioak topaketetako artistak, Asun Balzola, Iñaki Martiarena “Mattin”, Ainara Azpiazu “Axpi”, Concetta Probanza, Unai Zoco, Begoña Durruty, Dani Maiz, Lorena Martínez, Idoia Beratarbide,Tomás Hernández Mendizábal eta Iraia Okina. Orain Dani Fanoren txanda heldu da. Azken hogei urteetan eskuz sortutako ilustrazio eta komiki plantxek osatzen dute erakusketaren mamia. Martxoaren 10era arte izango da zabalik.

Donostian jaio zen Dani Fano. Bere traiektoria profesionala 80. hamarkadaren amaieran hasi zuen. Liburu ilustratzaile bezala ibilbide luzea du. 1989an Donostiatik ipuinetan ilustratu zuen Ereinentzat, bere lehen liburua .  Ondoren beste argitaletxeen enkargu berriak heldu ziren, Aizkorri, Txalaparta, Elkarlanean…. Baina 90. hamarkadan zehar aldizkako argitalpenetan publikatu zituen bere lanak batez ere umore grafikoaren esparruan: Gara, Ardi Beltza, Kale Gorria, ElhuyarIpurbeltz… Garai berean Ikastolen Elkarterako material didaktikoaren atonketan kolaboratu zuen, Urtxintxa, Eleanitz, Txanela, Ttantxo, Txirritx eta Xango egitasmoak koloreztatuz.

Seguruenik bederatzigarren artearen inguruan eman ditu Danik ekarpenik bikainenak. 2005etik zuzentze-lanetan dihardu Xabiroin, Ikastolen Federazioak argitaratzen duen komiki aldizkarian. Xabiroi euskal komikigile askorentzat funtsezko erreferentea bihurtu da, aldizkarian argitaratzen dutenentzat, eta baita aldizkariaren inguruan biltzen diren lagunentzat.

Xabiroi aldizkariaren eskutik album pare bat argitaratu zituen bakarka TeleATOI: Kalabaza Haluzinogenoak, 2010ean, Anubis 3. 0: Arimaren pisatzea, 2012an eta Guillermo Gonzálezekin batera Kortsarioen Ostatua, 2015ean. H28 aldizkari saretirikoan ere parte hartu zuen aldizkari digitala iraun zuen bitartean (2015/2017).

Hala ere, gure ustez bere lanik luze, dotore eta monumentalena duda barik Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotza izan da, 2018an Astiberrik argitaratutako Migel Marmol iraultzaile salvadortarraren bizitzaren komiki-kronika. Komikerin  azpimarratu genuen,  gure ustez 2018 urtean estatu mailan argitaratu diren eleberri grafiko artean onenetarikoa dudarik gabe. Seguruenik Ilustratzailearen Txokoko  erakusketan komikia sortzeko jatorrizko plantxaren batzuk ikusgai izango direla.