Bilboko Udalak hiriaren historiari buruzko komikia argitaratu du

Estudio Durerok udalaren enkarguz Bilboko historia biltzen duen komikia argitaratu berri du. Honela azaltzen du udalak bere webgunean:
“Bilboko Udalak Bilboren historiari buruzko komikia argitaratu du, Hiriaren iraganaz ezezagun samarrak diren hainbat alderdi bilduz. Bilboko Udaletxerako bisita gidatuetan parte hartzen duten haur eta gazteentzako ikasmaterial osagarritzat diseinatuta, estilo alai eta atseginaz landu da, bisita gidatuaren edukia aberasteko moduko pasadizo historikoei arreta emanez.
Horrela, Estudios Durero argitaletxeak osatu duen Bilboren historiari buruzko argitalpen berri honek Hiriaren historiari egindako errepaso atsegina eskaintzen du, gehien-gehiena Itsasadarreko ibai-bazterren inguruan, San Anton eta Ibeniko kaietako merkatari eta marinelen lehenengo Bilbo hartatik eta Bilbo Zaharreko zein Miribillako meatzarien oroitzapenetik hasi eta Hiriak Areatzara egindako lehen zabalgunera eta Abandorako jauziraino, bertan mamitu baitzen XIX. mendearen amaierako zabalkunde industrial eta finantzarioa… Eta apur bat aurrerago, Guggenheim Museoa, XX. mendearen azken laurdeneko errauts industrialetatik birsortutako XXI. mendeko Bilbo berriaren ikurra”


“Bilbao, historia apur bat” komikia