Lucio Intxaurrondoko kultur etxean

Erakusketa

Intxaurrondo Kultur Etxetik dator notizia. LUCIO URTUBIA, bizitza borrokan binetaz bineta erakusketari hasiera emango diote martxoaren 10ean, 18: 30ean. Gerezi-garaia da 2017an Belatz egile nafarrak sortu zuen eleberri grafikoaren izena, Urtubiaren biografia jasotzen zuena. Jose Torre eta Kike Infame dira erakusketaren komisarioak, eta komikia sortzeko prozesua zelakoa izan zen bertan ikusgai izango da martxoaren 26ra arte.

Solasaldia

Erakusketa borobiltzeko, inaugurazio egunean , 19: 00etan, nobela grafikoari buruzko solasaldi bat gidatuko du Igor Leturia komiki adituak, egilearekin batera.

Eta filma ere bai.

Erakusketaren azken egunean, martxoaren 26an,  Lucio filmaren proiekzioa izango da, 19: 00etan, eta Jon Garañok dinamizatuko duen emanaldi osteko mahai-inguruan Jose Mari Goenaga (zuzendaria) eta Xabier Berzosa (ekoizlea) entzuteko aukera izango da.

Informazio gehiago Donostia Kulturaren web orrian:
Erakusketa: https://www.donostiakultura.eus/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=29&id=91215&Itemid=314&lang=eu
Solasaldia: https://www.donostiakultura.eus/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=33&id=89513&Itemid=314&lang=eu
Zinema: https://www.donostiakultura.eus/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=20&id=91134&Itemid=314&lang=eu
—————————————————