Antzara Eguna komikiaren bigarren edizioa

Txalapartak jakinarazi duenez  Antzara Eguna komikiaren bigarren edizioa kalean da. Bestalde, katalanez, galegoz eta gaztelanizz ere argitaratua izan da. Berri ona euskal komikigintzarentzat!

“Horiekin batera, politikari lekeitiarraren beste ezaugarri ezezagunago batzuk ere jaso ditu komiki honek, adiskide eta mediku hurbila, txantxazalea, irakurle amorratua eta euskaltzale petoa ere izan baitzen. Horrela, Adur Larreak eta Harkaitz Canok fikzioaren bidez lortu dute Santi Brouarden bizitzaren eta heriotzaren hariak biltzea, ekinbide publikoa eta bizitza pribatua jostea, iragana eta oraina lotzea, garai baten kontaketa bizia marrazteko.

1984ko azaroaren 20an, Santi Brouard tiroz hil zuten bere pediatria kontsultan. Julian Sancristobal Espainiako estatuko Segurtasun idazkariak agindua eta dirua eman zion Rafael Masa poliziari, eta horrek Luis Morcillori eta Rafael Sanchez Ocañari ordaindu zien hilketagatik. Brouarden heriotzak zirrara handia eragin zuen Euskal Herrian. HASI alderdiko lehendakaria, HBko mahai nazionaleko kidea, Bilboko alkateordea, parlamentaria, mediku pediatra… Bere karisma eta konpromisoagatik, Euskal Herriko hainbat familia politikotan itzal handia izan zuen Brouardek”.

Melissa Morin baionatarraren lehen komikia

Melissa Morin 1988an jaio zen Baionan. Arte aplikatuen ikasketak egin ondoren, Nantesko Pivaut eskolan grafista prestakuntza jaso eta moda-diseinatzaile bihurtu zen. Maxime Simoens, Jean Claude Jitrois edo Barbara Rihl moda-diseinatzaileekin egin du lan bereziki. Gaur egun Parisen bizi da.

© Glenat eta L’actu

28 urterekin, karrera aldatzea erabaki du, eta komikigintzari ekin dio. Clotilde Bruneau gidoilariarekin batera Céphéide, Glenatek kaleratu duen proiektua, sortu berri du. Momentuz hau da kaleratu duen komiki bakarra.