Paseko hegaztiak izanik, lekeitiar antzarak Kataluniara doaz.
Bihar, etzi eta etzidamu Adur Larrea marrazkilariak, Antzara Eguna komikiaren aurkezpenak egingo ditu Kataluniako zenbait lekutan: Bartzelonan, Granollersen eta Bartzelonan berriz ere. Azken ekitaldi honetan Harkaitz Cano idazle eta gidoigilea izango du lagun.
Informazio zehatzagoa beheko karteletan daukazue.


